Lau urte baino ez zituela hasi zen tenisean. Alemaniako eta Europako "Junior" kopak irabazi ostean, 1982ko urriaren 18an profesionaletan hasi zen.
816 astez jarraian WTAsailkapeneko 1go postuan izan zen, 1987ko abuztuaren 17tik 1991ko martxoaren 10a bitartean, orainartean inork berdintzerik izan ez duen marka eginez. Guztira 337 astez izan zen 1go postuan.Bere kolperik hoberena eskubia zuen. Ez zuen oso modu egokian exekutatzen, baina potentzia zein zehaztasun handiko kolpea zen, zeinarekin bere aurkariak lekutik ateratzen zituen. norgehiagoka 1993ko apirilaren 30ean moztua izan zen, Hamburgoko irekian, Magdalena Maleeva tenislari Bulgariarraren kontrako partiduko atsedenaldi batean Monica Selesi bizkarrean labankada bat eman ziotenean. Hasiera batean bere sorterrian ematen ari ziren gatazken ondorioa zela uste izan bazen ere, Parchek berak onartu zuen Grafen mireslea zela eta hori egin zuela uste baitzuen Seles erditik kenduta Grafek berriro munduko lehen postua eskuratuko zuela. Eraso honek kirolarien artean oihartzun handia izan zuen, eta ordutik aurrera beraien miresleekin arreta handiagoa izango zuten. Gainera, txapelketen antolatzaileek beren segurtasun sistemak berrikusi behar izan zituzten, eta honek ondorio handiak izan zituen eliteko tenisean. Grafek Seles hospitalean bertan bisitatu egin zuen, baina ez zuen gertatutakoaren errakizunik publikoki egin. Selesek 27 hilabetez ezin izan zuen konpetitu, eta inoiz ez zuen lortu momentu horretan zeukan egoerara itzultzerik.
Bere aita 2 urtez kartzelan egon zen, 1997an Steffi Grafen irabazien gaineko zergetan 7.000.000$eko iruzurra egiteagatik.
WTA sailkapenean izandako bilakaera (banakakoa)
| Urtea | Postua |
|---|---|
| 1982 | 124º |
| 1983 | 98º |
| 1984 | 22º |
| 1985 | 6º |
| 1986 | 3º |
| 1987 | 1º |
| 1988 | 1º |
| 1989 | 1º |
| 1990 | 1º |
| 1991 | 2º |
| 1992 | 2º |
| 1993 | 1º |
| 1994 | 1º |
| 1995 | 1º |
| 1996 | 1º |
| 1997 | 28º |
| 1998 | 9º |
| 1999 | 3° |
1 comentario:
Oso ondo, Dani.
Publicar un comentario