
GerNiKaGiZa
2011/06/12
Francisco Espoz-en jaiotza (efemeridea ekainak 17 )

ANTONIO GAUDI HIL ZEN

Antoni Gaudí i Cornet (Reus edo Riudoms, Baix Camp, Tarragona, 1852ko ekainaren 25a Bartzelona1926ko ekainaren 10a arkitekto kataluniarra zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.
Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.
Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.
Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.
Haurtzaroa eta gaztaroa
Gaudiren lanik ezagunena: Bartzelonako Familia Sakratuaren Tenplua
Antoni, bere gurasoen bostgarren semea izan zen eta txikitatik izan zuen erreuma arazo bat, zeinak bere adinerako bizitza normal bat eroatea eragotzi zion eta bere bizitza osoan lagun egin zion. Medikuek landare-dieta bat eta noizik behinean osteratxoak egin zitzan gomendatu zioten, eta horregatik ibiltari porrokatua bihurtu zen. Bere gaixotasunagatik ezin zuen beste umeekin jolastu eta asko lekutu zen eskolatik.
Bai bere aita eta bai bere aitona pertzegileak ziren, eta Sant Francesc de Riudomseko errebaleko bizitokian lantegi bat zuten. Antonik eurengandik ikasi zuen hiru dimentsiotan lan egiten.
Oso gaztea zelarik, erromantizismoaren korronteak bizi izan zituen, eta bere lagun Eduard Toda i Güellekin, zeinarekin batxilergoko ikasketak konpartitu zituen Escoles Pies ikastetxean, eta Josep Ribera i Sansekin, arkitektura historiko mota honekin trebetasun handia eman zioten Pobleteko monasterioan aurriak aurkitu zituen.
Bartzelonara mugitu zen 1870ean, Bartzelonako Arkitektura Probintzia Eskolan arkitektura ikasteko, non 1878 eta 1882 urteen bitartean aritu zen ikasten, gauza desberdinetan lan egiten zuen bitartean: galdaragintzan edota arkitektu eta obra-maisu desberdinen ikasketetan. 1873. urte bukaeran edo 1874.aren hasieran, bere heziketa bitartean, dagoeneko egina zuen bere lehen proiektua, Mataróo Langile-Kooperatibaren plano orokorra, estatu osoko lehendabiziko langile-kooperatiba izango zena.
1876an bere ama eta bere anaia Francesc hil ziren, eta hiru urte beranduago bere arreba Rosa, eta bere gain hartu zuen Rosa Egearen zaintza, bere arreba Rosaren alaba psikiko urritua.
Ez zen inoiz izan ikasle nabarmenegia, eta zenbait asignatura suspenditu ere egin zituen. Azkenik, 1878an, arkitektu titulua eskuratu zue
Stefanie Graf jaio zen


WTA sailkapenean izandako bilakaera (banakakoa)
Urtea | Postua |
---|---|
1982 | 124º |
1983 | 98º |
1984 | 22º |
1985 | 6º |
1986 | 3º |
1987 | 1º |
1988 | 1º |
1989 | 1º |
1990 | 1º |
1991 | 2º |
1992 | 2º |
1993 | 1º |
1994 | 1º |
1995 | 1º |
1996 | 1º |
1997 | 28º |
1998 | 9º |
1999 | 3° |
ALEXANDRO HANDIA HIL ZEN. (K.a. 323.eko ekainaren 13an)

GREGORY PECK AKTORE ESTATUBATUARRAREN HERIOTZA. (2003ko ekainaren 12an)

2011/06/09
NIKOLAS COPERNICO ASTRONOMOAREN HERIOTZA (1543ko maiatzaren 24ean)

Xabier Urizar eta Kevin Fernandez 2.-A
Luis XIV.a Frantzian jaio 1638 irailaren 5ean jaio eta 1715 irailaren 1ean hil zen, Versallesen, gangrena izeneko gaixotasun batekin. Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen bere erregealdiak 72 urte 3 hilabete eta 8 egun iraun zuen.
Ez zioten bere izenez deitzen Eguzki Erregea izenez ezagutzen zuten. Horrela deitzen zioten planetak eguzkiaren inguruan biratzen dutelako eta Frantziak eta Gorteak bere inguruan biratu beharko luketelako.
Bere herrialdea hiru gatazka handitara bideratu zituen: Bederatzi Urtetako Gerra, Gerra franko herbeheretarra eta Espainiako Ondorengotzaren Gerra.
Luis XIV.ak feudalismoa zatikatu nahi izan zuen estatu modernoa sortzeko. 1660an María Teresa Austriakoarekin ezkondu zen, Espainiako Felipe IV.aren alaba.
Mazarino kardenala hil zenean, 1661. urtean Luis XIV.ak bere errege-betebeharrak eskuratu eta horrela absolutismoaren monarka izatea lortu
zuen.
1683an María Tersa Austriakoa hil egin zen, gaixotasun bortitz batekin. Beraz Maintenoneko Madamerekin ezkondu zen.
Luisek pentsatzen zuen jainkoarengandik zetorrela botere guztia eta horregaitik pentsatzen zuen erabakiak ez zituela adostu behar herritarrekin edo nobleziarekin, jainkoaren aurrean baizik.
Monarka hau Frantzia guztian gobernu zuzena hedatu zuen, horregaitik berari bakarrik zegokion erabaki guztiak hartzea.
Boterea berena bakarrik zenez funtzionarioak izendatu zituen gortean (kontseiluetako kideak edo idazkari bezala) eta lurralde-administrazioetan.
Politikoki Europa mailan Frantzia hedatzen zuen helburu, hau da, berak muga naturaltzat zituenetarantz iristea: Rhin eta Pirineoetara. Horretarako gatazka bortitzak izan zituen aldameneko herrialdeekin.
Luis XIV.a lehena izan zen takoi altuak erabiltzen.Aginte-makila, ezpata, errege- kapa eta koroa erabiltzen zituen.
Egileak: Xabier Urizar eta Kevin Fernandez.
(ez dit uzten argazkirik igoten)