
Gaur egun hiri handia da , 892.545 biztanle ditu baina bere eremu metropolitanoa kontutan hartuta 1.188.244 biztanle izatera iristen da. Biztanle hauen artean gehiengoa, mestizoa eta beltza da, euren jatorria hiru etnia desberdin direlarik, indigena edo prekolonbinoa, zuria, Espainiatik joan zirenak, eta beltza, Afrikatik joandako esklaboak.
Klima beroa du urte osoan zehar baina itsas ondoan dagoenez haize freskoagoa jasotzen du. Bataz besteko tenperatura 28ºC koa da. Euria ere egiten du, urteko ia 1.000 mm. Nahiz eta Kariben egon ez dago haizete edo hurakanen eremuan, horregatik ez du horrelako ezbeharrik jasotzen.
Bere historia Kristobal Kolon Amerikara iritsi zenean hasi zen, hiri aberatsa izan zen kolonizazio garaian, bere portutik urre eta zilar asko irtetzen ziren Espainiako portuetara heltzeko, Kadiz eta Sevillara, batez ere. Horretaz gain, Afrikatik ekarritako esklabu beltz gehienak ere, han saltzen ziren beste toki batzuetara eramateko.
Hiri aberatsa izanik, askotan pirata ingeles, frantses eta holandarrrek eraso egin zuten, euren artean Francis Drake ingeles famatuak, horregatik espainiako errege zen Felipe IIak 11km harresi eraikitzea agindu zuen eta horrela hiriak behar zuen babesa lortu zuen, horrela, XVII eta XVIII.mendeetan zehar hiriak hazkunde handia izan zuen, bai demografikoki bai ekonomikoki.
XIX.mendean, esan bezala, Espainiarengandik independizatzea lortu zuen eta honek aldaketa handiak ekarri zizkion bere egitura ekonomiko, politiko sozial eta kulturalean. Bere industriak garapen handia lortu du eta honekin batera enpresari, merkatari eta bankari handiak sortu dira bertan, bestalde, bere kokapen geografikoak ( Karibe itsasora begira dago ) asko lagundu dio merkataritza harremanetan, bere ekonomiaren oinarria handietako bat. Beste iharduera batzuen artean turismoa, eraikuntza, industria kimikoa eta petrolioaren findegia ditugu.
1 comentario:
Ondo
Publicar un comentario