
Antoni Gaudí i Cornet (Reus edo Riudoms, Baix Camp, Tarragona, 1852ko ekainaren 25a Bartzelona1926ko ekainaren 10a arkitekto kataluniarra zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.
Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.
Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.
Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.
Haurtzaroa eta gaztaroa
Gaudiren lanik ezagunena: Bartzelonako Familia Sakratuaren Tenplua
Antoni, bere gurasoen bostgarren semea izan zen eta txikitatik izan zuen erreuma arazo bat, zeinak bere adinerako bizitza normal bat eroatea eragotzi zion eta bere bizitza osoan lagun egin zion. Medikuek landare-dieta bat eta noizik behinean osteratxoak egin zitzan gomendatu zioten, eta horregatik ibiltari porrokatua bihurtu zen. Bere gaixotasunagatik ezin zuen beste umeekin jolastu eta asko lekutu zen eskolatik.
Bai bere aita eta bai bere aitona pertzegileak ziren, eta Sant Francesc de Riudomseko errebaleko bizitokian lantegi bat zuten. Antonik eurengandik ikasi zuen hiru dimentsiotan lan egiten.
Oso gaztea zelarik, erromantizismoaren korronteak bizi izan zituen, eta bere lagun Eduard Toda i Güellekin, zeinarekin batxilergoko ikasketak konpartitu zituen Escoles Pies ikastetxean, eta Josep Ribera i Sansekin, arkitektura historiko mota honekin trebetasun handia eman zioten Pobleteko monasterioan aurriak aurkitu zituen.
Bartzelonara mugitu zen 1870ean, Bartzelonako Arkitektura Probintzia Eskolan arkitektura ikasteko, non 1878 eta 1882 urteen bitartean aritu zen ikasten, gauza desberdinetan lan egiten zuen bitartean: galdaragintzan edota arkitektu eta obra-maisu desberdinen ikasketetan. 1873. urte bukaeran edo 1874.aren hasieran, bere heziketa bitartean, dagoeneko egina zuen bere lehen proiektua, Mataróo Langile-Kooperatibaren plano orokorra, estatu osoko lehendabiziko langile-kooperatiba izango zena.
1876an bere ama eta bere anaia Francesc hil ziren, eta hiru urte beranduago bere arreba Rosa, eta bere gain hartu zuen Rosa Egearen zaintza, bere arreba Rosaren alaba psikiko urritua.
Ez zen inoiz izan ikasle nabarmenegia, eta zenbait asignatura suspenditu ere egin zituen. Azkenik, 1878an, arkitektu titulua eskuratu zue
1 comentario:
Ondo. Kontuz esteka batzuekin, ez dira kopiaketan kentzen.
Publicar un comentario