2011/06/12

GREGORY PECK AKTORE ESTATUBATUARRAREN HERIOTZA. (2003ko ekainaren 12an)




Eldred Gregory Peck, La Jollan jaio zen 1916ko apirilaren 5ean eta 2003ko ekainaren 12an hil zen, Torrencen. Zine klasiko estatubatuarreko aktore hau, Gregory Peck bezala zen ezaguna.








New Yorkera antzerkia ikastera joanda, Broadway-en hasi zen lanean. Honek, Hollywood-eko filmetan agertzeko aukera izan zuen. Haren lehenengo pelikula, " Days of Glory " izan zen eta nahiko arrakastatsua ere bai.








Aktore famatu honek, kritika asko eta asko jaso, entzun eta pasatu ondoren, bost aldiz, gizonezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso zuen; haietako lau doi-doi jarraian: " The Keys of the Kingdom " (1944), " The Yearling " ( 1946), " Gentleman's Agreement " (1947) eta " Twelve o'clock Hight " (1949). Nolanahi ere, saria 1962an irabazi zuen, Harper Leeren eleberrian oinarritutako " To kill a Mockingbird " filmarekin.








87 urte zituelarik hil zen, eta isilpean egin zuen, hau da, lo zegoelarik bere bigarren emazte Veronique Passani Peck frantzesaren alboan eskutik helduta. Heriotza hau, bere bizitzako aldirik popularrenetarikoa izan zen momentuan gertatu zen, Hollywoodeko heroe bezala aukeratua izan zelarik.