2011/06/12

Francisco Espoz-en jaiotza (efemeridea ekainak 17 )

Francisco Espoz Ilundiain, Francisco Espoz Mina izenaz ezaguna, (Idozin, 1781eko ekainaren 17a-Bartzelona, 1836ko abenduaren 14a) militar eta politikari nafarra izan zen. Frantxisko Xabier Mina bere hiloba izan zen.


BIOGRAFIA

Idozinen jaio zen 1781eko ekainean, nekazari familia apal batean.Frantsesen inbazioa gertatu ondoren, 1709an bere iloba Frantzisko Xabier Minak gidatutako "Nafarroako lurreko kortsarioak" (gaztelaniaz: Corso terrestre de Navarra) izeneko gerrillan sartu zen boluntario.1810ean iloba preso hartu zutenean, Espoz gerrillako buru jarri zen haren ordez. Izugarrizko gogortasun, zuhurtasun, ankerkeria eta goranahi handiak erakutsi zituen berehala, ederki ezagutzen zituen bere gizonak eta inguruko lurrak. Nafar dibisioaren diziplinari eusteko, lehiakideak eta adiskide izandakoak fusilatu behar bazituen, ez zen kokiltzen. Ezinean eduki zuen armada frantsesa Nafarroan, Aragoin eta Gipuzkoan. 1812an landa mariskal izendatu zuten.





Gerra amaitzean Fernando VII.aren aurka matxinatu zen, Cadizko konstituzioa berrezarri nahian, eta azkeneanerbesteratu egin behar izan zuen. 1820ko iraultzari esker, penintsulara itzuli eta Donezteben Konstituzioa aldarrikatu zuen urte hartako martxoan. Handik egun batzuetara Iruñean sartu eta Nafarroakko komandante jeneral izendatu zuten.


1821eko urtarrilean Galiziako komandante jeneral izendatu zuten, eta errepublikar eremua hartu zuen ardura hartan. Ordurako masonerian sartua zebilen. 1822ko uztailean errealisten aurka borrokatzera bidali zuten Kataluinara. Bre indar handia eta gehiegizko krudelkeriak oihartzun handia izan zuten, errealistak menderatu ondoren Castellfollit Riubregós herri txikia suntsitu zuenean, adibidez. Absolutismoa berrezartzeko frantsesak Espainian sartu zirenean, bere aginduetarazegoen Bartzelonako gotorlekuan amore eman eta Ingalaterrara erbesteratu zen.


Ingalaterra nahiz Frantzian zeuden erbesteratuen konspirazio askotan parte hartu zuen. 1830eko Frantziako iraultzaren ondoren, inbasio liberal baterako garaia iritsia zelairitzi eta porrotaren ondoren, biek erbesteratu egin behar izan zuten berriro.


Karlistada piztean, Maria kristina erreginordeak emandako amnistiaz baliatu zen, eta Nafarroako erregeorde izendatu zuten handik gutxira. 1834ko irailean haren esku utzi zuten karlisten borroka Euskal Herrian. Bi urte geroago heriotza ekarriko zion gaixotasuna hartua zuen ordurako. Zumalakarreginekin borrokatu zen Larremiarko guduan, eta ozta ozta ez zuten preso hartu. Porrot militarrek suminduta zeukaten, eta karlistek Lekaroz inguruan ezkutatutako kanoi batzuk kosta ahala kosta aurkitzeko irrikatan zebilen. Horregatik, informazioa eman nahi ez zioten herritar batzuk fusilarazi eta herriari su emateko agindu zuen. Eliza eta hiru eraikin baino ez ziren salbatu. Handin egun gutxira bere kargua utzi zuen.


1835eko urrian Kataluinako kapitain jeneralizendatu zuten, bere gaixotasunaren ondorioz denbora gehienean ohean etzanda egon behar zuen arren. Arrakasta militar gehiago ere izan zituen, baina Cabreraren ama fusilatzeko aginduak eta antzeko neurri ankerrek ilundu egin zuten haren entzutea. Bartzelonan hil zen 1836ko abenduan.

ANTONIO GAUDI HIL ZEN



Antoni Gaudí i Cornet (Reus edo Riudoms, Baix Camp, Tarragona, 1852ko ekainaren 25a Bartzelona1926ko ekainaren 10a arkitekto kataluniarra zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.

Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.

Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.

Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.

Haurtzaroa eta gaztaroa


Gaudiren lanik ezagunena: Bartzelonako Familia Sakratuaren Tenplua

Antoni Gaudí i Cornet 1852ko ekainaren 25ean jaio zen. Jaiotzaren toki zehatza eztabaidatua da; batzuen ustetan, Reus izango litzateke, non bere sortetxean eskainitako plaka bat duen, eta beste batzuen aburuz, Riudomseko Mas de la Calderera (Baix Camp), bere familiaren jabaria zena. Ziur dakigun gauza bakarra zera da, Reusen izan zela bataiatua

Antoni, bere gurasoen bostgarren semea izan zen eta txikitatik izan zuen erreuma arazo bat, zeinak bere adinerako bizitza normal bat eroatea eragotzi zion eta bere bizitza osoan lagun egin zion. Medikuek landare-dieta bat eta noizik behinean osteratxoak egin zitzan gomendatu zioten, eta horregatik ibiltari porrokatua bihurtu zen. Bere gaixotasunagatik ezin zuen beste umeekin jolastu eta asko lekutu zen eskolatik.

Bai bere aita eta bai bere aitona pertzegileak ziren, eta Sant Francesc de Riudomseko errebaleko bizitokian lantegi bat zuten. Antonik eurengandik ikasi zuen hiru dimentsiotan lan egiten.

Oso gaztea zelarik, erromantizismoaren korronteak bizi izan zituen, eta bere lagun Eduard Toda i Güellekin, zeinarekin batxilergoko ikasketak konpartitu zituen Escoles Pies ikastetxean, eta Josep Ribera i Sansekin, arkitektura historiko mota honekin trebetasun handia eman zioten Pobleteko monasterioan aurriak aurkitu zituen.

Bartzelonara mugitu zen 1870ean, Bartzelonako Arkitektura Probintzia Eskolan arkitektura ikasteko, non 1878 eta 1882 urteen bitartean aritu zen ikasten, gauza desberdinetan lan egiten zuen bitartean: galdaragintzan edota arkitektu eta obra-maisu desberdinen ikasketetan. 1873. urte bukaeran edo 1874.aren hasieran, bere heziketa bitartean, dagoeneko egina zuen bere lehen proiektua, Mataróo Langile-Kooperatibaren plano orokorra, estatu osoko lehendabiziko langile-kooperatiba izango zena.

1876an bere ama eta bere anaia Francesc hil ziren, eta hiru urte beranduago bere arreba Rosa, eta bere gain hartu zuen Rosa Egearen zaintza, bere arreba Rosaren alaba psikiko urritua.

Ez zen inoiz izan ikasle nabarmenegia, eta zenbait asignatura suspenditu ere egin zituen. Azkenik, 1878an, arkitektu titulua eskuratu zue



Stefanie Graf jaio zen

Stefanie Maria Graf, Steffi bezala ezaguna, 1969ko ekainaren 14an Alemaniako Errepublika FederalakoMannheim hirian jaiotako tenislari profesional ohia da. 1988. urtean Golden Slama eskuratzen lehenengo emakumea bilakatu zen.
Lau urte baino ez zituela hasi zen tenisean. Alemaniako eta Europako "Junior" kopak irabazi ostean, 1982ko urriaren 18an profesionaletan hasi zen.
816 astez jarraian WTAsailkapeneko 1go postuan izan zen, 1987ko abuztuaren 17tik 1991ko martxoaren 10a bitartean, orainartean inork berdintzerik izan ez duen marka eginez. Guztira 337 astez izan zen 1go postuan.Bere kolperik hoberena eskubia zuen. Ez zuen oso modu egokian exekutatzen, baina potentzia zein zehaztasun handiko kolpea zen, zeinarekin bere aurkariak lekutik ateratzen zituen.
norgehiagoka 1993ko apirilaren 30ean moztua izan zen, Hamburgoko irekian, Magdalena Maleeva tenislari Bulgariarraren kontrako partiduko atsedenaldi batean Monica Selesi bizkarrean labankada bat eman ziotenean. Hasiera batean bere sorterrian ematen ari ziren gatazken ondorioa zela uste izan bazen ere, Parchek berak onartu zuen Grafen mireslea zela eta hori egin zuela uste baitzuen Seles erditik kenduta Grafek berriro munduko lehen postua eskuratuko zuela. Eraso honek kirolarien artean oihartzun handia izan zuen, eta ordutik aurrera beraien miresleekin arreta handiagoa izango zuten. Gainera, txapelketen antolatzaileek beren segurtasun sistemak berrikusi behar izan zituzten, eta honek ondorio handiak izan zituen eliteko tenisean. Grafek Seles hospitalean bertan bisitatu egin zuen, baina ez zuen gertatutakoaren errakizunik publikoki egin. Selesek 27 hilabetez ezin izan zuen konpetitu, eta inoiz ez zuen lortu momentu horretan zeukan egoerara itzultzerik.
Bere aita 2 urtez kartzelan egon zen, 1997an Steffi Grafen irabazien gaineko zergetan 7.000.000$eko iruzurra egiteagatik.

WTA sailkapenean izandako bilakaera (banakakoa)

UrteaPostua
1982124º
198398º
198422º
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
199728º
1998
1999

ALEXANDRO HANDIA HIL ZEN. (K.a. 323.eko ekainaren 13an)



Alexandro Handia Pelan, Mazedoniako hiriburuan, Jaio zer K.a. 356an eta Babilonian hil zen 323an. Mazedoniako erregea( 336-323), Filipo II.a erregearen eta Olinpiaren semea. Aristoteleren ikaslea izan zen.



Korintoko batzarrean konfederazio heleniarreko buru izendatu zuten, eta izendapen hura onartu ez eta matxinatu ziren hiri grekoiei eraso zien, Tebas suntsitu eta Atenas menderatu zuten. Grezian nagusi zela, Asiako konkista prestatu zuen bere jeneralekin. Gudaroste indartsu batek lagundurik, Dario III.a pertsiarren armadari nagusitu ondoren( Graniko, K.a. 334), Asia Txikiko kostaldeko hiri guztiak hartu zituen eta, Gordien eta TArsos hirietan egonaldi bat eginda, berriro menderatu zituen pertsiarrak( Issos, K.a. 333). Gero, Siria, Fenezia eta Tiro hartu zituen( K.a. 332). Gaza konkistatu ostean, Egipton sartu eta Alexandria sortu zuen. Mesopotamia aldera jo zuen eta, Tigris eta Eufrates ibaiak zeharkatu ondoren, Darioren armada indartsua barreiatu zuen Gaugameleko ordokian, Arbelesetik hurbil( K.a. 331). Azkenik, Babilonia, Susa, Persepolis, Pasargades eta Ekbatana hiriak hartu eta Asiako errege titulua eskuratu zuen.



Dario III.a hildakoan, Baktriana, Hirkania eta Sogdiana lurraldeak konkistatu zituen, eta Alexandria izeneko kolonia militar ugari eraiki zituen. Pertsiako inpoerioaz jabetuta, India aldera jo zuen, Indus ibaia zeharkatu(K.a. 326) eta, Poros erregeari nagusitu eta gero, hiriburutzat hartu zuen Babiloniara itzuli behar izan zuen, bere soldaduen nekeak behartuta(K.a. 325). Han Satira, Dario III.aren alaba, hartu zuen bigarren emaztetzat( K.a. 324). Handik gutxira hil zen ( K.a. 323), eta bere inperioa luzagabe desegin zen. Hil zenean bere jeneralek banatu egin zuten inperioa.



Hartutako lurraldeak batzeko, konkistatu ahala hiriak sortu zituen Alexandrok. Hiriak ongi kokatuak ziren, harri zoldaz urbanizatuak eta ur-horniketa zabalekin, zenbaiti bere izena jarri zion. Inbaditutako lurrak autonomia mantentzen zuten, baina bere erregetzaren pean. Bere osteko jeneralak, merkatariak eta jakintsuak bertan jartzen ziren bizitzen, horrela zabaldu zuen grekoen kultura eta hizkuntza. Alexandro Handiak heleniarren zabalkundeari eta Erromatar Inperioari bidea ireki zien.

GREGORY PECK AKTORE ESTATUBATUARRAREN HERIOTZA. (2003ko ekainaren 12an)




Eldred Gregory Peck, La Jollan jaio zen 1916ko apirilaren 5ean eta 2003ko ekainaren 12an hil zen, Torrencen. Zine klasiko estatubatuarreko aktore hau, Gregory Peck bezala zen ezaguna.








New Yorkera antzerkia ikastera joanda, Broadway-en hasi zen lanean. Honek, Hollywood-eko filmetan agertzeko aukera izan zuen. Haren lehenengo pelikula, " Days of Glory " izan zen eta nahiko arrakastatsua ere bai.








Aktore famatu honek, kritika asko eta asko jaso, entzun eta pasatu ondoren, bost aldiz, gizonezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso zuen; haietako lau doi-doi jarraian: " The Keys of the Kingdom " (1944), " The Yearling " ( 1946), " Gentleman's Agreement " (1947) eta " Twelve o'clock Hight " (1949). Nolanahi ere, saria 1962an irabazi zuen, Harper Leeren eleberrian oinarritutako " To kill a Mockingbird " filmarekin.








87 urte zituelarik hil zen, eta isilpean egin zuen, hau da, lo zegoelarik bere bigarren emazte Veronique Passani Peck frantzesaren alboan eskutik helduta. Heriotza hau, bere bizitzako aldirik popularrenetarikoa izan zen momentuan gertatu zen, Hollywoodeko heroe bezala aukeratua izan zelarik.








2011/06/09

NIKOLAS COPERNICO ASTRONOMOAREN HERIOTZA (1543ko maiatzaren 24ean)




Nicolas Koperniko 1473an jaio zen Torun hirian. Krakovian eta Italian ikasi zuen. Nikolasek hamar urte zituela bere aita hil zen eta bere osaba, Lukas Watzenrode izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra. 1491an Krakoviara joan zen Wojciech Brudzewskiren ardurapean egoeko, eta beranduago, Italian egin zituen medikuntza eta zuzenbideko ikasketak, Doveniko Da Novararen asistente bezala lan egiten zuen bitartean. 1466an, Frauenburgoko katedraleko kanonigo izendatu zuten, osaba Lukasen llaguntzaz. 1500. urtean kargua utzi eta Italiara joan zen; Erroman astronomian doktoratu eta gaiari buruzuko hitzaldiak eman zituen; gero Pdauan medikuntza ikasi zuen, eta zuzenbide kanonikoa Ferraran, 1503an.




Bere osaba, Emerlandgo apezpikua zen eta bitartean mota askotako lanak egiten zituen: gobernadoe militar, mediku, epaile... izan zen. Diruaren birbalorketaren alde jo eta ke egin zuen lan, Zaldun Teutonikoen kudeaketa txarra zela-eta. Prusia erreinu osorako etxe moneta zentral bat eraikitzea erabaki zuen. Horrela, 1517an Emerlandgo kudeatzaile orokorra izendatu zuten eta Allesteinera joan zen bisitzen.


1543ko maiatzaren 24an hil zen Fromborken, gaur egungo Polonian.



Egilea: Eneko Arana Martinez 2-B.

Xabier Urizar eta Kevin Fernandez 2.-A

LUIS XIV.a


Luis XIV.a Frantzian jaio 1638 irailaren 5ean jaio eta 1715 irailaren 1ean hil zen, Versallesen, gangrena izeneko gaixotasun batekin. Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen bere erregealdiak 72 urte 3 hilabete eta 8 egun iraun zuen.

Ez zioten bere izenez deitzen Eguzki Erregea izenez ezagutzen zuten. Horrela deitzen zioten planetak eguzkiaren inguruan biratzen dutelako eta Frantziak eta Gorteak bere inguruan biratu beharko luketelako.

Bere herrialdea hiru gatazka handitara bideratu zituen: Bederatzi Urtetako Gerra, Gerra franko herbeheretarra eta Espainiako Ondorengotzaren Gerra.

Luis XIV.ak feudalismoa zatikatu nahi izan zuen estatu modernoa sortzeko. 1660an María Teresa Austriakoarekin ezkondu zen, Espainiako Felipe IV.aren alaba.

Mazarino kardenala hil zenean, 1661. urtean Luis XIV.ak bere errege-betebeharrak eskuratu eta horrela absolutismoaren monarka izatea lortu
zuen.

1683an María Tersa Austriakoa hil egin zen, gaixotasun bortitz batekin. Beraz Maintenoneko Madamerekin ezkondu zen.

Luisek pentsatzen zuen jainkoarengandik zetorrela botere guztia eta horregaitik pentsatzen zuen erabakiak ez zituela adostu behar herritarrekin edo nobleziarekin, jainkoaren aurrean baizik.

Monarka hau Frantzia guztian gobernu zuzena hedatu zuen, horregaitik berari bakarrik zegokion erabaki guztiak hartzea.

Boterea berena bakarrik zenez funtzionarioak izendatu zituen gortean (kontseiluetako kideak edo idazkari bezala) eta lurralde-administrazioetan.

Politikoki Europa mailan Frantzia hedatzen zuen helburu, hau da, berak muga naturaltzat zituenetarantz iristea: Rhin eta Pirineoetara. Horretarako gatazka bortitzak izan zituen aldameneko herrialdeekin.

Luis XIV.a lehena izan zen takoi altuak erabiltzen.Aginte-makila, ezpata, errege- kapa eta koroa erabiltzen zituen.

Egileak: Xabier Urizar eta Kevin Fernandez.
(ez dit uzten argazkirik igoten)

Garazi eta Anne 2-C Prgako Defenestrazioa.

Guk Garazi Urionak eta nik Anne Arrienek 2-c taldekoak Prgako defenestrazioari buruz egin dugu lan. Nik pentsatzen dut biok nota berdina merezidu dogula.

Lan asko ein dogu testuek aldatzen erderatik euskerara, informazinoa topetan interneten eta Power Pointa eitzen
Orduen bisok nota berdine meresidu dogu:
Garazik-8 edo 9.
Annek-8 edo 9.

2011/06/08

Manuel Olaizola

Manuel Olaizola, Deban jaio zen,Gipuzkoa, 1909 an Maiatzaren 10ean.
1983 ko EKAINAREN 8AN hil egin zen, Oiartzuun,Gipuzkoa.
Bertsolari bikaina izan zen.
Debako auzo batean jaio zen, Endoia auzoan, Uztapide baserrian.
Auzo hori Debaren eta Zestoako mugaren artean dako kokatuta.
Manuelek, 16 urte zituela, bere gurasoek Arabako Zurbao herri bidali eta horri esker, erdera ikasi zuen.
Bi urte arinago, 14 urterekin, etxez-etxe ibiltzen zen morroi eta baitamendiko lanetan ere, Donostiako Cervezas El León lantegian finkatu arte.
1952an ezkondu egin zen eta Oiartzun Ergoien auzoko langantzerrene
baserria hartu zuen bizileku. Han hil zen 1983ko EKAINAREN 8AN.

BERTSOLARI
7 urterekin bertso paperak ikasten hasi zen eta 16 urterekin bertso zaharrez zegoen beteta.
1595ean, Gipuzkoako bertsolari txapelketa irabazi zuen.
1962,1965 eta 1967 arte bera bakarrik izan zen bertsolari bakarra, Andoni Egaña iritsi zen arte.
64 urte zituela,Anoetako Atano III. pilotalekuen jaialdi baten erdian, ondoezak eman zioten eta mutu geratu zen, hitzik gabe.


IDAZLE
Erretiro hartu baino lehen,1964ean, liburu bat idatzi zuen, euskaraz, NOIZBAIT. 1972 LENGO EGUNA GOGOAN liburukitako autobiografia-lana argitara eman zuen.

NICOLAS II a ERRUSIAKOA



Nicolas IIa 1868 Maiatzaren 26 an jaio eta 1918 ko uztailaren 17 an hil zen. Nicolas II a Errusiako azken enperadorea edo tsar-a izan zen. Bere titulu ofiziala hau zen: Nicolas IIa Errusia guztietako Enperadore edo autokatra.

1896ko urriaren 20 an hartu zuen agintaritza Alejandro II aren (bere aitaren) heriotzaren ondoren. Bere agintaldiaren zehar Errusiako inperioa munduko handienetariko eta garrantsitzunetakoa izatetik, gainbehera etengabean egotera pasatu zen, bereziki 1914an gerra batean sartutetik.Gerra horrek miseria pobresia sortu zuen eta 1917ko Errusiar iraultza ekarri zuen eta orduan abdikatzera behartu ziren 1917ko martxoaren 17 an.

Urte bete geroago bera eta bere familia (emaztea semea eta lau alabak) irahil zituzten


CHARLES DICKENS (unai naberan 2-B)












Charles Dickens Hampshire-n jaio zen 1812ko otsailaren 7an, eta Kent hirian hil zen 1870eko ekainaren 9an.Idazle ingelez ezaguna zen eta narrazioen maisu, eta, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuena izan zen. Bere lanen artean garrantsitzuenak hauek izan ziren: Oliver Twist, A Christmas Carol (Gabonetako kanta) eta David Copperfield eleberria.




1814ean Portsmouthetik Londresera joan zen bizitzera, baina idazleak 5 urte bete zituenean familia berriro aldatu zen, oraingoan Kent hirira. 9 urterarte ez zuen inolako hezkuntza aukerarik eduki eta orduan hasi zen Rome laneko eskola batean, gero William gile eskolan eta azkenik Oxforden graduatua, irakurle amorratua zen.

1823an berriro itzuli zen bere familiarekin Londresera. Urte batzuetara Charles Dickensonen bizitza erabat aldatu zen, bere aita denuntziatu zutela zorren kontuak zirela-eta (pobreak ziren), eta preso eraman zutenean. 12 urterekin Charles Dickenson lanean hasi zen Warren´s boot-blacking factoryn, 10 lan orduko lanak zirela. Empresa horretan oinetakoentzako betuna ekoizten zuten, baina Charlesek etiketak jartzen zituen eta astean sei txelineko jornala irabazten zuen, horrela familia aurrera ateratzen zuen.

Hilabete batzuen ondoren familiak zorrak ordaintzea eta kartzelatik irtetzea lortu zuen (lehen familiako kide bat kartzelara bazihoan bere familiako batzuk ere joan behar izaten ziren), baina ekonomiak ez zuen aurrera egin, amaren aldeko amona hil eta 250 libera jaso zituzten arte.Mutiko hurak ez zuen sekula ahaztuko hura, eta gertatutakoagaitik Charles Dickens idazleak idatzi zuen David Copperfield eleberria. Eta eleberri honek arrakasta handia izan zuenez diru asko lortu zuen eta famatu bihurtu zen.

Gregorio Arrue Rezola idazlea 1811. urteko maiatzaren 22an jaio zen Hernanin

Gregorio Arrue Rezola.

Gregorio Arruebarrena Rezola Hernanin jaio zen 1811n eta Zarautzen hil zen 1890ean. Hamazortzi urte zituela, nobizio sartu zen frantziskotarrenetan, Arantzazun, baina handik gutxira gaixotu zen eta komentua utzi behar izan zuen. Irakasle ikasketak eginda, maisu aritu zen Zarautzen, eta hantxe bisitatu zuen Bonaparte printzeak Euskal Herrian ibili zela. Bonaparterekin eta Van Eysekin aritu zen lankidetzan, gizpuzkerarako itzultzaile moduan eta euskara irakasle.

Gregorio Arrue itzultzaile gisa izan zen ezagun eta ospetsua. Dotrinak eta santuen bizitzak euskaratu zituen batik bat, gaztelaniatik: Cristauaren Dotrinaren jaquinbide azaldua, edo Asteteren dotrina (1858), Brabanteco Genovevaren bicitza arrigarri miragarria (1868), Villacastin-en Oracio mental edo pentsamentuzcoa iduquitzeco gai egoquiac dacazquian escu-liburua (1880), Aita San Ignacio Loyolaco Gloriosoaren bicitza (1881), San Alfonso de Ligorio-ren Mariaren Gloriac (1881), José Mach-en Salbacioco aingura (1883), Cristau eguiazcoaren Jaquintasun aundi eta errazoibide zuzena (1884), Cerura igotzeco escallera (1886), Sacramentu chit santuari eta Maria guciz santari illaren egun gucietaraco icusaldi edo bisitac (1887), Kenpis-en Cristoren Imitacio eta munduaren desprecioa lau liburutan (1887), Segur’en Comunio Santuaren gañean (Tolosa, 1883), Mayetzeco illa (1889), Aita San Jose gloriotsuaren bederatziurrena (1889), San Roque santu guciz artuari bederatziurrena (1889), Silvestre Llanson-en Maria doncella guciz garbiari bederatziurrena (1889), Carmengo Ama Birgiñaren bederatziurrena (1889), eta abar.

Euskal idazlan batzuk gipuzkerara aldatu ere zituen, hala nola, Juan Jose Mogelen Baserritar jaquintsuaren echeco escola (1878) edo Sebastian Mendibururen Jesusen Bihotzaren devocioa (1883). Juan Antonio Mogelen Peru Abarka ere gipuzkeraz jarri omen zuen, baina ez zuen argirik ikusi Euskalerriaren Adiskideen Boletinean plazaratu zen arte.

Itzulpenetatik at, Gregorio Arrue Donostiako Lore Jokoetan saritua izan zen, 1882 eta 1884an. Gainera, Eusebio López editore tolosarrari lagundu zion Aizkibelen hiztegia zuzentzen eta Azkuek bere hiztegirako baliatu zituen Arruek Larramendiren hiztegiari egindako albo-oharrak.

Zidanen fitxajea Real Madrilekin (Beñat Llona)



Zidedine Yasid Zidane 1972ko ekainaren 23an jaio zen Marsellan, Frantziako herrialdean. Bera maila handiko futbol jokalaria zen, horregaitik 2001ko ekainaren 3an Forentino Perezek, Madrilgo presidenteak, bere talderako fitxatu zuen, 76 milioi ordainduz.



Real Madrilean jokatu aurretik urrezko baloia irabazi zuen Juventus talde italiarrarekin, eta bertan irabazi zuen bere lehenengo europako txapeldunen liga. Espainiako hiriburuan pasa ditu bere bizitzako momenturik onenak, bere garaikurren listan sariak gehitzen joan delako, garrantzitsuena 2002ko txapeldunen liga. Frantziako selekzioarekin ere jolastu du, hainzuzen ere 1998ko mundiala irabazi zuen. Bere jolasteko era oso politaz aparte, eraginkorra zen. FIFAk, azkeneko berrogeita hamar urteetako jokalaririk onena zela esan zuen publikoki. Baina 36 urte eta 108 partidu jokatuta zituela, Frantziako selekzioarekin erretiratu zen, 2006ko ekainaren 9an, urte hartako mundialeko finalean.

Bi urtez geroztik Real Madrilera bueltatu zen, kirol zuzendari lanetan.


Futbolzaleek beti gogoratuko dute baloiaren maisu handi bat moduan.


Beñat Llona 2B

Ekainaren 7an Vatikano Hiria estatu burujabe bihurtu zen


Vatikano Hiria munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da.
Estatu-burua Aita santua da.
Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da.
Egoitza Santuaren menpekoa da eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria.
Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBErekin harreman zuzenik).
Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txiki bat da. Hiriaren mendebaldean dago kokatuta, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4 km luzeko mugak ditu.
Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie.

2011/06/06

NBA



NBA edo Nationa Basketball Association Ipar Amerikako saskibaloi liga da. Talde bat ezik,Toronto Raports (Kanada), beste guztiak estatu batuarrak dira. Munduko jokalaririk hoberenak NBAn jokatzen dute eta berau munduko saskibaloi ligarik hoberentzat hartzen da.

NBA 1946 sortu zen New Yorken, Basketball Association of America edo BAA izenak zituelarik. 1949an izena aldatu zioten NBA jartzeko. Gainera, desagertutako Baketball Leagueko National batzuk NBArekin bat egin zuten.

Hona hemen NBA ligako taldeak:

Ekialdeko Konferentzia
DibisioaTaldeaHiriaJokalekuaSortutako Urtea
AtlantiarraBoston CelticsBoston, MATD Banknorth Garden1946
New Jersey NetsEast Rutherford, NJIzod Center1967*
New York KnicksNew York City, NYMadison Square Garden1946
Philadelphia 76ersPhiladelphia, PAWachovia Center1939*
Toronto RaptorsToronto, ONAir Canada Centre1995
ErdialdeaChicago BullsChicago, ILUnited Center1966
Cleveland CavaliersCleveland, OHQuicken Loans Arena1970
Detroit PistonsAuburn Hills, MIThe Palace of Auburn Hills1941*
Indiana PacersIndianapolis, INConseco Fieldhouse1967
Milwaukee BucksMilwaukee, WIBradley Center1968
Hego-ekialdeaAtlanta HawksAtlanta, GAPhilips Arena1946*
Charlotte BobcatsCharlotte, NCTime Warner Cable Arena2004
Miami HeatMiami, FLAmerican Airlines Arena1988
Orlando MagicOrlando, FLAmway Arena1989
Washington WizardsWashington HiriaVerizon Center1961*
Mendebaldeko Konferentzia
Ipar-mendebaldeaDenver NuggetsDenver, COPepsi Center1967
Minnesota TimberwolvesMinneapolis, MNTarget Center1989
Oklahoma City ThunderOklahoma City, OKFord Center2008*
Portland Trail BlazersPortland, ORRose Garden1970
Utah JazzSalt Lake City, UTEnergySolutions Arena1974*
PazifikoaGolden State WarriorsOakland, CAOracle Arena1946*
Los Angeles ClippersLos Angeles, CAStaples Center1970*
Los Angeles LakersLos Angeles, CAStaples Center1946*
Phoenix SunsPhoenix, AZUS Airways Center1968
Sacramento KingsSacramento, CAARCO Arena1945*
Hego-mendebaldeaDallas MavericksDallas, TXAmerican Airlines Center1980
Houston RocketsHouston, TXToyota Center1967*
Memphis GrizzliesMemphis, TNFedExForum1995*
New Orleans HornetsNew Orleans, LANew Orleans Arena1988*
San Antonio SpursSan Antonio, TXAT&T Center1967

PAU GASOL
Saskibaloiko jokalari on bat espainiarra da: Pau Gasol, Pau Gasol Sáez (Sant Boi de Llobregat, Katalunan 1980ko uztailaren 6an) NBALos Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalaria da.Espainiako saskibaloi selekzioarekin internazionala da.
NBA ligako eraztuna irabazi zuen Los Angeles Lakers taldearekin 2009an. NBAko Memphis Grizzilies taldean jokatzen duen anaia gazteago bat du, Marc Gasol. Bartzelonan jaio zen eta txikitan Sant Boira joan zen bizitzera familiarekin.