
Transiberiar trenbidea (Транссибирская магистраль, Транссиб errusieraz) Europa eta Ozeano Barea elkartzen duen garraiobidea da, hau da, Errusia mendebaldetik ekialdera Siberia eskualdea zeharkatzen duen trenbidea da.
1891ko maiatzaren 31an hasi zen eraikitzen eta 1904ko uztailaren 21ean inauguratu zen, 13 urteko lanen ostean.
Trenbideak 9.259 km-ko luzeera du eta 1.520 mm-ko zabalera Mosku eta Vladivostok (Ozeano Barea) hiriak lotzen ditu. Munduko tren-zerbitzurik luzeena da, 7 egun eta 6 gau behar dira irteeratiktik helmugara iristeko. Zeharkatzen duen lurraldea, gaur egungo Estatu Batuak eta Canadak biak batera duten zabalera da; horregaitik irteerako herrietatik helmuga herriraino zortzi orduko desberdintasuna dago.
Alejandro IIIak, Errusiako tsarrak tren linea hau bultzatu zuen, Vladivostoken zegoen portu garrantzitsuarekin komunikatzeko eta Ozeano Barearen inguruan zeuden lurraldeak menperatzeko asmoarekin. Trenbidearen eraiketa lana, Conde Serguéi Witte-ren zuzendaritzan egin zen, hau garai hartan, tsarraren Finantza ministroa bait zen.
Beraien helburua, Estatu Batuak trenarekin lortu zituen lorpenak lortzea zen. Ez zuten ezer asmatu behar, asmatuta zegoen ,behar zutena dirua eta langileak ziren. Izugarrizko kostua izan zuen; gaur eguneko 40.000 milloi euro baino gehiago,hau da gizakia ilargira joateko bidaiaren gastuaren bikoitza. Ehunaka zubi eraiki zituzten ibaiak zeharkatzeko, miloika burdin tonelada iltze trenbidea eraikitzeko baita milaka trenbide, eta milaika bagoi eta milaka langile. Azken hauek baldintza gogorretan egin zuten lan, Siberia inguruko lurraldeetan tenperatura baxuak bait daude ia urte osoan. Gehienak errusiako atxilotuak ziren. Gobernuak tratu bat egin zuen beraiekin; trenbideko lanetan aritzen ziren egunak,beraien zigorrean gutxitu egiten bait ziren. Langile hauek ez ziren izan nahiko eta txinatarrek ere lan egin zuten eguneko 12 penike kobratuz.
Trenbidea eraikitzeak hasieran pentsatu zen baino diru gehiago kostatu zen, baita denbora gehiago iraun zuen. Kostuak murrizteko, dinamitarik ez zen erabiltzen tunelak egiteko, dena eskuz egiten zen. Trenbideko egurrak hain sendoak ez erabiltzen hasi ziren, iltzen tamaina txikitu egin zen eta trenbidearen burdina ez zen kalitate onekoa. Hauen guztien ondorioz, hamarkada batzuk beranduago trenbidearen zenbait kilometro berriz eraiki behar izan ziren. Denbora murrizteko berriz, trenbidea sei puntu desberdinetatik hasi zen eraikitzen eta azkenean seiak elkartuko ziren. Trenbidea eraikitzeko behar zen materiala, eraikitako trenbideetatik garraiatuko zen.
1.950-1970 Trenbidearen hobekuntzari ekin zioten,oraingoan trenbide bikoitza eraiki zen eta baita ibilbidearen elektrifikazioa. Hau dela eta esan daiteke ia-ia 100 urte pasatu dela trenbidea eraikitzen.
Trenbide hau Rusiako garrantsitzuena da bertan hainbat merkantzia garraiatzen bait da: ikatza, gasa, petroleoa,...Trenak irtetzerakoan 100 bagoi eramaten ditu eta 110 kilometro/ orduko abiadura hartu ahal du.
Trenbide honek hiru linea desberdin ditu:
1-Transiberianoa:Moscútik –Vladivostok-era (Ozeano Baretik hurbil) 9.288km .Billete batek 1.000 euro inguruan balio du.
2-Transmantxuriarra: Moscútik-Pekinera. Bere ibilbideak 6 egun irauten du. Moscutik 6.312km-tara,Tarskayan, tren honek bere ibilbidea hasten du Pekinera iristeko. Bakarrik 2.648 km egiten ditu.
3-Transmongoliarra: Moscútik-Pekinera Mongoliatik eta bere hiriburutik pasatuz pasatuz hasten du. Bakarrik, 4.316 km egiten ditu.
1 comentario:
ondo
Publicar un comentario