
Vatikano Hiria munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da.
Estatu-burua Aita santua da.
Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da.
Egoitza Santuaren menpekoa da eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria.
Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBErekin harreman zuzenik).
Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txiki bat da. Hiriaren mendebaldean dago kokatuta, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4 km luzeko mugak ditu.
Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie.
1 comentario:
Ondo. Burujabea, edo Aita Santua da buru?
Publicar un comentario