Francisco Espoz Ilundiain, Francisco Espoz Mina izenaz ezaguna, (Idozin, 1781eko ekainaren 17a-Bartzelona, 1836ko abenduaren 14a) militar eta politikari nafarra izan zen. Frantxisko Xabier Mina bere hiloba izan zen.
BIOGRAFIA

Gerra amaitzean Fernando VII.aren aurka matxinatu zen, Cadizko konstituzioa berrezarri nahian, eta azkeneanerbesteratu egin behar izan zuen. 1820ko iraultzari esker, penintsulara itzuli eta Donezteben Konstituzioa aldarrikatu zuen urte hartako martxoan. Handik egun batzuetara Iruñean sartu eta Nafarroakko komandante jeneral izendatu zuten.
1821eko urtarrilean Galiziako komandante jeneral izendatu zuten, eta errepublikar eremua hartu zuen ardura hartan. Ordurako masonerian sartua zebilen. 1822ko uztailean errealisten aurka borrokatzera bidali zuten Kataluinara. Bre indar handia eta gehiegizko krudelkeriak oihartzun handia izan zuten, errealistak menderatu ondoren Castellfollit Riubregós herri txikia suntsitu zuenean, adibidez. Absolutismoa berrezartzeko frantsesak Espainian sartu zirenean, bere aginduetarazegoen Bartzelonako gotorlekuan amore eman eta Ingalaterrara erbesteratu zen.
Ingalaterra nahiz Frantzian zeuden erbesteratuen konspirazio askotan parte hartu zuen. 1830eko Frantziako iraultzaren ondoren, inbasio liberal baterako garaia iritsia zelairitzi eta porrotaren ondoren, biek erbesteratu egin behar izan zuten berriro.
Karlistada piztean, Maria kristina erreginordeak emandako amnistiaz baliatu zen, eta Nafarroako erregeorde izendatu zuten handik gutxira. 1834ko irailean haren esku utzi zuten karlisten borroka Euskal Herrian. Bi urte geroago heriotza ekarriko zion gaixotasuna hartua zuen ordurako. Zumalakarreginekin borrokatu zen Larremiarko guduan, eta ozta ozta ez zuten preso hartu. Porrot militarrek suminduta zeukaten, eta karlistek Lekaroz inguruan ezkutatutako kanoi batzuk kosta ahala kosta aurkitzeko irrikatan zebilen. Horregatik, informazioa eman nahi ez zioten herritar batzuk fusilarazi eta herriari su emateko agindu zuen. Eliza eta hiru eraikin baino ez ziren salbatu. Handin egun gutxira bere kargua utzi zuen.
1835eko urrian Kataluinako kapitain jeneralizendatu zuten, bere gaixotasunaren ondorioz denbora gehienean ohean etzanda egon behar zuen arren. Arrakasta militar gehiago ere izan zituen, baina Cabreraren ama fusilatzeko aginduak eta antzeko neurri ankerrek ilundu egin zuten haren entzutea. Bartzelonan hil zen 1836ko abenduan.
1 comentario:
ondo
Publicar un comentario