2011/04/03

Alejo Carpentier


1978ko apirilak 4ean Alejo Carpentierri Cervantes saria eman zioten Madrilen.


Alejo Carpentier boom izenarekin ezagutua Cubako nobelista eta idazle famatu bat izan zen. 1904ko abenduaren 26an jaio eta 1980ko apirilak 24ean hil zen.

Idazle izateaz aparte beste lanbide batzuk ere eduki zituen, hala nola, kazetaria izan zen, eta musikagilea ere bai kontzertu batzuk egin baitzituen baina ezagunagoa, idazle moduan izan zen.

La Habanan jaio zela pentsatzen zen, baina egietaz Suizan jaio zen. Beraren aita Georges Julien Carpentier zen, arkitekto frantsez bat eta beraren ama Lina Valmont, hizkuntzen andereñoa. Familia osoa Cubara etorri zen bere aitak interes handia zuelako kultura hori ezagutzeko eta leku gazte batera heltzeko.

Hamaika urte zituenean beraren gurasoekin El Cotorrora joan zen bizitzera. Hamaika urtetik hamazazpi urterarte gurasoek eman zieten Carpentierri edukazioa, aitak literatura erakusten zion eta amak musika. Urte haietan Georges Julien Capentierrek hau da beraren aitak abandonatu egin zuen bere familia, eta Alejok ikasketak utzi egin behar izan zituen beraren amari laguntzeko.

Urte batzuk beranduago Parisera joan zen musika ikasketak amaitzera eta handik pianista on baten moduan irten zen.

Handik aurrera politikan sartzen hasia zen "abortada revolución de Veteranos y Patriotas" taldean. Izan ere afiliatuta zegoen taldea ez zen espezialki politikariena hobeago esanda artearekin zerikusia zuena. Egia esan bai zuten helburu politikoak adibidez Gerardo Machadoren diktaduraren aurka egin zuten eta Iparramerikako kapitalismoaren aurka.

Berak idatzi zituen obrarik famatuenak hauek izan ziren: El reino de este mundo, Los pasos perdidos, El siglo de las luces eta La consagración de la primavera.

Obra guzti hauengatik Cervantes saria eman zioten.