2011/04/14

TITANIC HONDORATU ZELA 99 URTE.


1.912ko apirilaren 10ean, Titanic itsasoratu zen Southamptone-en (Ingalaterra) , egun batzuk beranduago New York-era iristeko asmoarekin.

Transatlántiko hau, garai hartako luxuena eta handiena zen. 269 metroko luzera zuen, 28,2 metroko zabalera, 4 tximini bere 29 kalderetako kea irteteko, 9 pisuko altuera eta 3.547 pertsonentzako edukiera.

Titanic-en bidaia ez zen inoiz burutu. Apirilaren 14an, lau egun beranduago, gaueko 23:40an, Terranovako lurraldeetan izozmendi batekin topo egin zuen. Bi ordu eta berrogei minutu beranduago (apirilaren 15ean goizaldeko 2:20an) transatlántiko hura hondoratu zen.

Lehen bidai honetan 2.227 pertsona zihoazen (bidaiariak eta tripulazioa barne). Hauetatik 705 bakarrik salbatu ziren, gehiengoak emakumeak eta umeak izanik, salbamenduko protokoloa jarraituz.

Esan beharra dago, luxuzko itsasontzi erraldoia izan arren, bakarrik 1.178 pertsonentzat salbamendu-txalupak zituela, eta honek 1.500 pertsonen heriotza ekarri zuela.

Titanic-taz zenbait pelíkula eta serie egin dira; hauetatik 1.997an James Cameronek egindako pelíkula azpimarratu behar da, 11 Oscar irabazi bait zituen.

2 comentarios:

LEIRE GORRITI dijo...

Nerea oso lan bikaina egin duzu!!!!! Asko gustatu zait:)

Gara dijo...

Ba bai :)