
Rafael Sanzio 1483ko apirilaren 6an Italian jaiotako eta Erroman 1520ko apirilaren 6an hildako pizkundeko margolari eta eskultore italiarra izan zen.
Rafael (Raffaello) hainbat berrikuntzaren erdian jaio zen, fenomeno astrologiko eta filosofikoren erdian adibidez. Garaian miraritzat hartutako zenbait gertakarik osatu zuten bere bizia.
Rafaelek bere aitarengandik jaso zituen artearen inguruko lehen ezagupenak, baina oso gutxi izan ziren 11 urte zituenean hil zelako. Bere aitak Urbinoko gortearekin izan zituen harreman estuek, Rafaelek gizarte sektore pribilegiatu honekin izango zituen harremanak asko erraztu zituen. Leonardoren zenbait lan ikusteko aukera izateak ondorio nabarmenak izan zituen gaztearen ondorengo lanetan, argi eta kolorearen trataeran sakonduz.
Perugino izeneko artista bat eduki zuen maisu bezala 1497 urtetik aurrera eta honek irakatsitakoa indartzeko hainbat bidaia egin zituen florentzian zehar. Eskaera asko jaso zituen artegileak eta hainbat erretaula handi burutu zituen, apurka-apurka, bere estilo pertsonalean aurrerapausoak emanez, paisaiaren disposizioan edo pertsonaien nolabaiteko animazio horretan bere maisu izandakoarengandik urrundu egiten da.
1508ren bukaeran Erromara joan zen eta han Vatikanoko zeinbat gela dekoratu zituen garai horretako artistarik bilatuena bilakatuz. Rafael gazte hil bazen ere, bere lanaren eragina eta garrantzia oso handiak izan ziren, bere ekarpen propioa ere egin zuen bilakaera adierazgarri batekin, klasikotasun handiko lanekin hasi zen eta manierismoaren (manierismoa Italian oso famatua izan zen estilo artistiko bat da) atarietaraino heldu zen.
1 comentario:
Ortografia birpasatu eta zuzendu.
Publicar un comentario