2011/04/13


1963ko apirilaren 13an Gari Kasparov xake jokalaria jaio zen


Gari Kasparov errusiar xake jokalari ohia da, politikaria eta idazlea.

Bakun, Azerbaijanen jaio zen 1963ko apirilaren 13an. Ama armeniarra zen aita berriz, judua. Azken hau 7 urte besterik ez zituela hil zitzaionn, eta amaren abizen armeniarra bereganatu zuen, Kasparin, errusiartu zuen arte. Aita oraindik nizi zen artean piztu zitzaion xakerako grina, gurasoek xake problenma bat aurkeztu ziotenean.
Aita hil zitzaion urtean xakean entrenatzen hasi zen, eta 10 urte zituela Sobietar Batasuneko gazteen txapelketa irabazi zuen, hurrengo urtean berriro errepikatuz.
Hortik hasita garaipen pila bat lortu zituen hurrengo urteetan, u nduko sailkapenean 2. postura jauzi eginez.

1985ean Moskun antolatu zen munduko txapelketan, 22 urte besterik ez zituela, Karpovi irabazi zion, garaiko txapeldunari, eta garaile geratu zen, munduko xake txapeldun gazteenaren errekorra hautsiz, Míjai Tanelek baitzuen. Honek, 23 urterekin irabazi zuen maunduko xake jokalari onenaren saria.

2000. urtean, 15 urte txapela mantendu ondoren, galdu egin zuen. Krammiken kontra jokatu zuen finala, bere ikasle ohi baten kontra, eta 8,5-6,5 galdu zuen.
Titulua galdu ondoren, hainbat torneo esanguratsu irabazi zituen, munduko txapeldunaren aurretik sailkatu zelarik. Krammikii errebantxa hartzeko prestatu zen, baian 2005ean, FIFAk partida antolatzeko zain egoteaz nekatuta zegoela adierazi eta bertan behera utzi zituen munduko txapelketa lortzeko ahaleginak.

2005eko martxoaren 10ean, Ciudad de Linareseko Nazioarteko Xake Torneoa irabazi zuenean, xakea uztera zihoala esan zuen. Hala ere, beste hainbat torneotan ibili izan da orutik. Horietako bat, gaztetako kontrario Karpoven aurka jokatu zuen, oraingoan enpatatuz.

Zenbait liburu ere idatzi izan ditu, beti ere Xakearen eta bere esperientziaren inguruan.


Beste alde batetik, politikaria ere bada Gari Kasparov. Hainbat alderditako partaide izan da, Errusiako alderdi demokrata, Errusiako Batasuna, Batasun Zibileko Frontea eta azkenik Beste Errusia, beti ere agintean dagien gobernuaren aurka eta demokraziaren alde. Poliziak bitan atxilotu izan du; lehenengoan, manifestazio baten buru zihoala, 10 ordu egon zen atxilo eta bigarrenean Beste Errusiaren aldeko mitin batean. Oraingoan, 5 egun preso eman ondoren kalera irten zen. Bere politikari karrera honek, jarraitzaile batzuen artean irudia zikindu dio, ikustea besterik ez dago, sinatu berri zuen xake taula batekin buruan kolpatu zutela.

Bere bizitza pertsonalean, 3 emazte izan zituen, bakoitzarekin seme edo alaba bat duelarik.