
Juri Alekseievitx Gagarin (Gzhatsk, 1934ko matrxoaren 9a- Mosku, 1968ko martxoaren 27a) Sobiet Batasunako kosmonauta izan zen. 1961eko apirilaren 12an, duela 50 urte, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia bilakatu zen, Vostok I ontziaren barnean. 1960an, aukeraketa programa berezi bat gainditu ondoren, Gagarin, aukeratua izan zen, espaziora bidaitzeko beste 20 kosmonautaren artean prestatuena zela ikustean. Vostok I ontzian bidaiatu zuen, eta hau, Lurrarekiko, 180 eta 327 kilometroko arteko altueran jarri zen. Juri ondo dagoela jakiteko erabilitako hitz kodea “txerria” izan zen. Gerora oso ospetsu bihurtu zen hitz hau esan zuen Jurik, bidaiatu aurretik: Poyejali! hau da, goazen! Bidaia, kapsula esferiko batean egin zen, diametroz bi metroko luzera zuena eta 28 mila kilometroko abiaduran zihoan, lurraren orbitari bi bira emateko hainako abiaduran. Ontziak lurreratzeko, modu bat pentsatua zegoen, baina Gagarinek ausart jokatu eta ontzi barruan geratzea erabaki zuen misioa amaitu arte, eta parakaidas batekin lurreratu zen ontzia apurtzean. Horrela bidaia bukatu eta sovietarra espaziora bidaiatu zuen lehen gizaki bihurtu zen. Bueltatzean, gizonak liluraturik, hauxe esan zuen: "zaindu eta ez suntsitu Lurraren edertasuna”. Gagarin, 1968ko martxoaretn 27an hil zen, 34 urte zituela, ehizarako hegazkin batean zihoala Mosku aldetik. Oraindik ez dakite ziur zerk eragin zuen istripua, baina hipotesirik sinesgarriena 1986an proposatutakoa da, hau da: Beste hegazkin batek sortutako turbulentzien ondorioz hegazkinak istripua izan eta Mosku ondoko herrian erori zen, Jurik ezin izan baitzuen hau saiesteko ezer egin. Gaur egun, jendeak, apirilaren 12-ro, “Juriren gaua” ospatzen du. Lehenengo aldiz gizona espaziora joan zela ospatzen dute egun honetako jaian. Hona emen Juri Gagarinen bidaiari buruzko bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=J2C1FkPz5vU Olatz Foruria Asteinza 2-C
1 comentario:
Ondo
Publicar un comentario