2011/04/07

1947ko apirilaren 7an Henry Ford hil zan

1947ko apirilaren 7 an Henry Ford hil zan eta 1863ko uztailaren 30ean jaio. Gizon honek gaur egun ezagutzen dugun ford compainia sortu zuen, eta bera izan zen masako produkzioarako ekoizpen katea modernoak erabili zituen lehena.

Henry Ford
Berari dagokio fordismoa ,30eko hamarkadan garatu zen sistema eta, katea produkzioa erabiliz, kostu apaleko auto kopuru izugarria ekoiztera eraman zuena. Horrela auto ugari hasi ziren ikusten kaleetan.

Asmatzaile emankorra izan zen eta  Ford konpainiaren jabea munduko pertsona ezagun eta aberatsenetakoa bilakatu zen.

Beren heziketa ez zen horrenbesterakoa izan baina oso azkarra zen negozioetarako,mekanikari hoberenak kontratatu zuen bere enpresarako soldata ona ordainduz eta auto arrunt eta merkeak ekoizten ari zen .Ordurarte oso jende gutxik zeukan auto bat, luxuzko gaia zen baina Fordek erdi mailako familien eskura jarri zuen eta publizitatea ere erabili zuen salmenta handiagoak lortzeko.

1918rako Estatu Batuetako autoen erdiak Ford t modelokoak ziren, beltzak ziren kolore hori azkarrago sikatzen zelako.Gero beste modelo asko ekoiztu zuen gaur egun ezagutzen ditugun Ford markako autoak egin arte.
1947an buruko odoljarioak hil zuen 83 urte zituenean