
Xabier Lete Bergaretxe 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen eta 2010eko abenduaren 4ean hil zen Donostian gaixotasun baten ondorioz eta euskal idazle poeta eta kantaria izan zen.
Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez dok Amairu taldea.
1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten.2009ko apirilean Jakinde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kidea ("jakituna") izendatu zuten eta 2010ean, ohorezko Euskaltzain izendatu zuten.
Bere olerkirik famatuenetariko batzuk honako hauek dira: Egunetik-egunera orduen gurpillean, Bigarren poema liburua, Urrats desbideratuak, eta Zentzu antzaldatuen poemategia.
1 comentario:
Ondo, baina bere bigarren abizena Bergaretxe dela uste dut, Mikel.
Publicar un comentario