
2011/04/15
Abraham Lincoln-en hilketa.

2011/04/14
TITANIC HONDORATU ZELA 99 URTE.

1.912ko apirilaren 10ean, Titanic itsasoratu zen Southamptone-en (Ingalaterra) , egun batzuk beranduago New York-era iristeko asmoarekin.
Transatlántiko hau, garai hartako luxuena eta handiena zen. 269 metroko luzera zuen, 28,2 metroko zabalera, 4 tximini bere 29 kalderetako kea irteteko, 9 pisuko altuera eta 3.547 pertsonentzako edukiera.
Titanic-en bidaia ez zen inoiz burutu. Apirilaren 14an, lau egun beranduago, gaueko 23:40an, Terranovako lurraldeetan izozmendi batekin topo egin zuen. Bi ordu eta berrogei minutu beranduago (apirilaren 15ean goizaldeko 2:20an) transatlántiko hura hondoratu zen.
Lehen bidai honetan 2.227 pertsona zihoazen (bidaiariak eta tripulazioa barne). Hauetatik 705 bakarrik salbatu ziren, gehiengoak emakumeak eta umeak izanik, salbamenduko protokoloa jarraituz.
Esan beharra dago, luxuzko itsasontzi erraldoia izan arren, bakarrik 1.178 pertsonentzat salbamendu-txalupak zituela, eta honek 1.500 pertsonen heriotza ekarri zuela.
Titanic-taz zenbait pelíkula eta serie egin dira; hauetatik 1.997an James Cameronek egindako pelíkula azpimarratu behar da, 11 Oscar irabazi bait zituen.
Felipe III.a Espainiako erregea

2011/04/13

1963ko apirilaren 13an Gari Kasparov xake jokalaria jaio zen
Gari Kasparov errusiar xake jokalari ohia da, politikaria eta idazlea.
Bakun, Azerbaijanen jaio zen 1963ko apirilaren 13an. Ama armeniarra zen aita berriz, judua. Azken hau 7 urte besterik ez zituela hil zitzaionn, eta amaren abizen armeniarra bereganatu zuen, Kasparin, errusiartu zuen arte. Aita oraindik nizi zen artean piztu zitzaion xakerako grina, gurasoek xake problenma bat aurkeztu ziotenean.
Aita hil zitzaion urtean xakean entrenatzen hasi zen, eta 10 urte zituela Sobietar Batasuneko gazteen txapelketa irabazi zuen, hurrengo urtean berriro errepikatuz.
Hortik hasita garaipen pila bat lortu zituen hurrengo urteetan, u nduko sailkapenean 2. postura jauzi eginez.
1985ean Moskun antolatu zen munduko txapelketan, 22 urte besterik ez zituela, Karpovi irabazi zion, garaiko txapeldunari, eta garaile geratu zen, munduko xake txapeldun gazteenaren errekorra hautsiz, Míjai Tanelek baitzuen. Honek, 23 urterekin irabazi zuen maunduko xake jokalari onenaren saria.
2000. urtean, 15 urte txapela mantendu ondoren, galdu egin zuen. Krammiken kontra jokatu zuen finala, bere ikasle ohi baten kontra, eta 8,5-6,5 galdu zuen.
Titulua galdu ondoren, hainbat torneo esanguratsu irabazi zituen, munduko txapeldunaren aurretik sailkatu zelarik. Krammikii errebantxa hartzeko prestatu zen, baian 2005ean, FIFAk partida antolatzeko zain egoteaz nekatuta zegoela adierazi eta bertan behera utzi zituen munduko txapelketa lortzeko ahaleginak.
2005eko martxoaren 10ean, Ciudad de Linareseko Nazioarteko Xake Torneoa irabazi zuenean, xakea uztera zihoala esan zuen. Hala ere, beste hainbat torneotan ibili izan da orutik. Horietako bat, gaztetako kontrario Karpoven aurka jokatu zuen, oraingoan enpatatuz.
Zenbait liburu ere idatzi izan ditu, beti ere Xakearen eta bere esperientziaren inguruan.
Beste alde batetik, politikaria ere bada Gari Kasparov. Hainbat alderditako partaide izan da, Errusiako alderdi demokrata, Errusiako Batasuna, Batasun Zibileko Frontea eta azkenik Beste Errusia, beti ere agintean dagien gobernuaren aurka eta demokraziaren alde. Poliziak bitan atxilotu izan du; lehenengoan, manifestazio baten buru zihoala, 10 ordu egon zen atxilo eta bigarrenean Beste Errusiaren aldeko mitin batean. Oraingoan, 5 egun preso eman ondoren kalera irten zen. Bere politikari karrera honek, jarraitzaile batzuen artean irudia zikindu dio, ikustea besterik ez dago, sinatu berri zuen xake taula batekin buruan kolpatu zutela.
Bere bizitza pertsonalean, 3 emazte izan zituen, bakoitzarekin seme edo alaba bat duelarik.
Aurkikuntza geografikoak
Ibone, Hiart eta Xabi 2C
2011/04/12
Lehen gizakia espazioan.

ESTATU BATUETAKO GERRA ZIBILA

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean (ingelesez American Civil War edota War Between the States izenez deitua; euskaraz Amerikar Gerra zibila edota Estatuen Arteko Gerra esan nahi du) 1861 eta 1864 bitartean Ameriketako Estatu Batuetan jazo zen gerra zibil bat izan zen. Hegoaldeko Estatu Batuetako esklabotzaren aldeko 11 estatuk Estatu Batuetatik banandu eta Ameriketako Estatu Konfederatuak edo Konfederazioa sortu zuten, honen hiriburua Richmond aukeratu eta presidentea berriz Jefferson Davis izan zen. Konfederazioa Batasunaren aurka borrokatu zen, azken honek Estatu Aske guztien (hauetan esklabotza abolituta zegoen) eta esklabotzaren aldeko bost estatuen babesa jaso zuen (azken hauek Border States edo Mugako Estatuak izena jaso zuten).
1860eko Presidentziarako Hauteskundeetan Alderdi Errepublikarrak Abraham Lincolnen gidaritzapean jada esklabotza ezarrita zegoen estatuetatik kanpo burutu zahi zen hedapenaren aurkako kanpainia egina zuen. Hauteskude hauetan jazotako errepublikar garaipenari erantzun nahirik, 1861eko martxoaren 4an Lincolnek presidente kargua hartu aurretik Hegoaldeko zazpi estatuk Estatu Batuetatik banandu egin ziren. Bai gobernua uztera zihoan James Buchanan presidentearen administraritzak, zein gobernura sartzera zihoan Lincolnen administrazioak ere bereizpen edo sezesio hau legez kanpokotzat hartu eta matxinadatzat jo zuten. Une hartan beste hainbat estatu esklabistek sezesio edo banaketa deialdiari ezezkoa eman zioten.
Gatazka 1861eko apirilaren 12an indar konfederatuek Hegoaldeko Karolina estatuan dagoen Fort Sumter gotorlekua erasotu zutenean hasi zen. Lincolnek jabego federal hau berreskuratzeko asmoz estatu bakoitzeko boluntarios osatutako gudaroste bati deia luzatuz erantzun zuen. Honek esklabutzaren aldeko beste lau estatuen sezesio aldarrikapenak ekarri zituen. Bi aldeek gudarosteak osatu zituzten, eta Batasunak gerra hasieran mugako estatuen kontrola bereganatu eta itsas blokeo bat ezarri zuen. 1862ko iraileko Lincolnen Emantzipazio Aldarrikapenak Hegoaldeko esklabotza desagertaraztea gerra arrazoi bilakatu[1] eta britainiarrei gerra hartan sartzeko asmoa burutik kendu zien.[2]
Robert E. Lee komandante konfederatuak ekialdean hainbat gudu irabazi zituen, baina 1863an Gettysburgo guduan jasandako galera latzen ondorioz bere iparralderako aurrerakada bertan behera gelditu zen. Mendebaldean, Batasunak Mississippi ibaiaren kontrola bereganatu eta Konfederazioa bitan banatzea lortu zuen. Denbora igaro hala, Batasunak bere gizon eta material kopuruan zuen abantailari etekina ateratzen hasi zen, horregatik 1864. urterako Ulises S. Grantek Leeren aurkako ahultze borrokak erabili zituen. Bienbitartean, Batasunaren aldeko William Tecumseh Sherman jeneralak Atlanta hiria bereganatu eta itsaso aldera zuzendu zen. 1865eko apirilaren 9an Appomattox Court Houseko guduan Lee Granti errenditu zitzaionean Konfederazioaren erresistentzia bere hartan amaitu zen.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra zibila lehenbiziko benetazko gerra industrialetako bat izan zen. Trenbideak, baporeontziak, eta kopuru handitan ekoiztutako armak ugari erabili ziren. Shermanek Georgian erabateko gerra edo gerra totalaren praktikak martxan jarri zituen, eta Petersburgh inguruan burututako trintxera edo luebaki guduak Lehen Mundu Gerran gertatuko zenaren aurrekariak izan ziren. Estatu Batuetako gerrarik hilkorrena izaten jarraitzen du, bere ondorioz 620.000 gudari hil eta zehaztu gabeko zibil kopurua ere hil zen. Iparraldeko 20 eta 45 urte arteko gizonen %10a hil zen, eta Hegoaldeko 18 eta 40 urte arteko gizon zurien %30a. Iparraldearentzat garaipenak Konfederazioa eta Estatu Batuetako esklabotzaren amaiera suposatu zuen, era berean, baita gobernu federalaren paperaren indartzea ere. Gerra honen ondorengo gizarte, politika, ekonomia eta arraza arazoek 1877. urterarte luzatu zen berreraikitzean modu erabakikorran eragin zuten.
2011/04/11
Puerto Rico AEB- tako estatu bat bihurtzen da
Puerto Rico Karibe itsasoaren ipar-ekialdean kokaturik dago, eta Aeb estatu bat da 112 urtetatik. Cristobal KOlonek aurkitu zuen Amerikara egin zituen lau bidaietako batean. Konkistatu zen momentutik Espainiako kolonia eta base militarra bihurtu zen Estatu Batuek konkistatu harte.
1898 urtean, espainiar-amerikar gerran, Puerto Rico inbaditua izan zen. XX mendearen lehenengo erdian borroka bat egon zen politika arazoegatik 1900. urtean Foraker Legea sortu harte, gobernu herritarra zen hura. 1917. urtean Jones legeak Puerto Ricoren bide politikoa eta 1952-ko hauteskunde demokatrikoak sortu zituen.
Hala ere, Puerto Rico, Estatu Batuen kontrolpean dagoen komunitate bat da, baina oraindik ere, 500 urte baino gehiagotik, anomalia bat da bertako biztanleentzat europarrak bertan sartu zirenetik.
Danel Etxeberria 2-C

1905ko apirilaren 11an Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria berezia ezagutzera eman zuen
1905eko apirilaren 11an Erlatibitatearen teoria berezia ezagutzera eman zuen eta 1915ean Erlatibitatearen teoria orokorra.
Erlatibitate berezia 1905ean Albert Einsteinek bere " On the Electrodynamics of Moving Bodies " edo euskeraz ( Higikarien Elektrodinamikaren inguruan ) artikuluan proposatutako higiduraren teoria fisikoa da. Argiaren abiadura hutsean berdina da erreferentzia inertzial guztietan eta horren behaketaren ondorioz sortzen da formula hau eta Galileoren erlatibitate pintzipioaren o

Erlatibitatea ondo ulertzeko bi adibide jarriko dizkizuet:
Eskua laba bero baten gañean jartzen baduzu minutu batez pentsatuko duzu ordu bat igaro dela eta esertzen bazaren neskatxa edo mutiko eder baten ondoan ordu batez pentsatuko duzu minutu bat baino ez igaro dela.
Teoria hau obeto ulertzeko bideo bat ere aurkitu dut:
http://www.dailymotion.com/video/xdvtrp_la-ciudad-relativa-relatividad-espe_tech
Artea Errenazimientuan
Ane Pinaga, Maider eta Mikel 2C
Artea Errenazimientuan
Ander, Iker, Ramón, Asier eta Unai 2A
Izurrite beltza
Markel,Gaizka eta Daniel 2B
Apolo 13.a aireratu egin zen.

2011/04/08
1973ko Apirilaren 8an Pablo Picasso hil egiten da Mouginsen (Frantzia)

Pablo Ruiz Picasso (Malaga, Espainia, 1881eko urriaren 25a - Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1973ko apirilaren 8a) margolari eta eskulturagile espainiarra izan zen, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa. Georges Braque frantsesarekin batera kubismoa sortu zuen.
Biografia
Pablo Picasso Málagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta marrazkigintza irakasle euskalduna zen. Maria Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen. 1891n, hamar urte zituela, familia A Coruñara joan zen bere aitak Da Guarda institutuan lanpostu bat lortu baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de
1898an bere lehenengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela.
1901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen. 1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Parisen, Picassok Braque eta Apollinaire ezagutu zituen. Braquerekin Kubismoa lantzen hasi zen eta 1907an Avignongo Andereñoak (Les damoisselles d'Avignon) margolana egin zuen.
1914an Lehen Mundu Gerra hastean, bere lagunek Braquek eta Apollinairek armadara joan behar izan zuten. Braque udazken horretan hil zen, eta pixka bat geroago Apollinaire ere hil egin zen buruko zauri larri baten ondorioz.
1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion.
1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937an Gernikamargolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.
1942an Frantziako Alderdi Komunistako kidea egin zen.
1946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.
Lan nagusiak
§ Gernika (1937) Reina Sofia museoa, Madril
§ Maya à la poupée (1937), Diana Widmaier bilduma pribatua (2007ko otsailaren 27an lapurtua)
§
§ Femme à la mantille (1894), Picasso Museoa, Málaga
§ Autoportrait mal coiffé (1896) Picasso Museoa, Bartzelona
§ Autoportrait aux cheveux courts (1896), Picasso Museoa, Bartzelona
§ Autoportrait (1899-1900)
2011/04/07
1947ko apirilaren 7an Henry Ford hil zan
efemerideak 2011/04/07
Internet mundu osoan zabalduta dagoen sare erraldoi bat da. Erabiltzen duten milioika ordenagailu daude elkarbaturik. Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: posta elektronikoa, (txat) bat-bateko mesularitza. Batzuetan, Internet hitza World Wide Web "WWW"-ekin nahasten da, baina hau Interneten atal bat besterik ez da.
Internetek 1969an du jatorria. Urte horretan ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri zen Estatu Batuetako Kaliforniako hiru unibertsitatetan.
2011/04/06
Apirilak 6ko efemeridea: Rafael Sanzioren jaiotza.

2011/04/05
Apirilak 5eko efemeridea Xabier Lete Bergaretxe

Erdi Aroaren krisia
Xabi, Aitor, Asier, Ekaitz eta Kevin
Alexandro Nevskik gerlari teutonikoak(Alemanak) garaitzen ditu 1242 an
Geroago, orden teutondarrak Pskov eta Tartu hiriak inbaditu zituen. Alexandrok eraso eta garaitu egin zien Peipus aintzira izoztuan. 1242 an gerlari teutonikoak garaitu zituen. Inozentzio IV. aita santuak 1251 an bi kardinal bidali zizkion Alexandrori Erromako babesa eskaintzeko, baina buruzagi militarrak arbuiatu zituen.
1263 an hil egin zen Gorodets-en.
2011/04/04
apirilak 5 eko efemeridea Thomas Hobbes

Estatu Modernoaren Sorrera
June, Garazi eta Anne (2C)
2011/04/03
Alejo Carpentier
