2011/05/30


Transiberiar trenbidea (Транссибирская магистраль, Транссиб errusieraz) Europa eta Ozeano Barea elkartzen duen garraiobidea da, hau da, Errusia mendebaldetik ekialdera Siberia eskualdea zeharkatzen duen trenbidea da.

1891ko maiatzaren 31an hasi zen eraikitzen eta 1904ko uztailaren 21ean inauguratu zen, 13 urteko lanen ostean.

Trenbideak 9.259 km-ko luzeera du eta 1.520 mm-ko zabalera Mosku eta Vladivostok (Ozeano Barea) hiriak lotzen ditu. Munduko tren-zerbitzurik luzeena da, 7 egun eta 6 gau behar dira irteeratiktik helmugara iristeko. Zeharkatzen duen lurraldea, gaur egungo Estatu Batuak eta Canadak biak batera duten zabalera da; horregaitik irteerako herrietatik helmuga herriraino zortzi orduko desberdintasuna dago.

Alejandro IIIak, Errusiako tsarrak tren linea hau bultzatu zuen, Vladivostoken zegoen portu garrantzitsuarekin komunikatzeko eta Ozeano Barearen inguruan zeuden lurraldeak menperatzeko asmoarekin. Trenbidearen eraiketa lana, Conde Serguéi Witte-ren zuzendaritzan egin zen, hau garai hartan, tsarraren Finantza ministroa bait zen.

Beraien helburua, Estatu Batuak trenarekin lortu zituen lorpenak lortzea zen. Ez zuten ezer asmatu behar, asmatuta zegoen ,behar zutena dirua eta langileak ziren. Izugarrizko kostua izan zuen; gaur eguneko 40.000 milloi euro baino gehiago,hau da gizakia ilargira joateko bidaiaren gastuaren bikoitza. Ehunaka zubi eraiki zituzten ibaiak zeharkatzeko, miloika burdin tonelada iltze trenbidea eraikitzeko baita milaka trenbide, eta milaika bagoi eta milaka langile. Azken hauek baldintza gogorretan egin zuten lan, Siberia inguruko lurraldeetan tenperatura baxuak bait daude ia urte osoan. Gehienak errusiako atxilotuak ziren. Gobernuak tratu bat egin zuen beraiekin; trenbideko lanetan aritzen ziren egunak,beraien zigorrean gutxitu egiten bait ziren. Langile hauek ez ziren izan nahiko eta txinatarrek ere lan egin zuten eguneko 12 penike kobratuz.

Trenbidea eraikitzeak hasieran pentsatu zen baino diru gehiago kostatu zen, baita denbora gehiago iraun zuen. Kostuak murrizteko, dinamitarik ez zen erabiltzen tunelak egiteko, dena eskuz egiten zen. Trenbideko egurrak hain sendoak ez erabiltzen hasi ziren, iltzen tamaina txikitu egin zen eta trenbidearen burdina ez zen kalitate onekoa. Hauen guztien ondorioz, hamarkada batzuk beranduago trenbidearen zenbait kilometro berriz eraiki behar izan ziren. Denbora murrizteko berriz, trenbidea sei puntu desberdinetatik hasi zen eraikitzen eta azkenean seiak elkartuko ziren. Trenbidea eraikitzeko behar zen materiala, eraikitako trenbideetatik garraiatuko zen.

1.950-1970 Trenbidearen hobekuntzari ekin zioten,oraingoan trenbide bikoitza eraiki zen eta baita ibilbidearen elektrifikazioa. Hau dela eta esan daiteke ia-ia 100 urte pasatu dela trenbidea eraikitzen.

Trenbide hau Rusiako garrantsitzuena da bertan hainbat merkantzia garraiatzen bait da: ikatza, gasa, petroleoa,...Trenak irtetzerakoan 100 bagoi eramaten ditu eta 110 kilometro/ orduko abiadura hartu ahal du.

Trenbide honek hiru linea desberdin ditu:

1-Transiberianoa:Moscútik –Vladivostok-era (Ozeano Baretik hurbil) 9.288km .Billete batek 1.000 euro inguruan balio du.

2-Transmantxuriarra: Moscútik-Pekinera. Bere ibilbideak 6 egun irauten du. Moscutik 6.312km-tara,Tarskayan, tren honek bere ibilbidea hasten du Pekinera iristeko. Bakarrik 2.648 km egiten ditu.

3-Transmongoliarra: Moscútik-Pekinera Mongoliatik eta bere hiriburutik pasatuz pasatuz hasten du. Bakarrik, 4.316 km egiten ditu.


Juana de Arcoren heriotza.



Juana de Arco 1412ko urtarrilaren 6an jaio zen, eta 1431ko maiatzaren 30ean hil, 19 urte zituela. Orleansko dontzeila izenarekin ere oso ezaguna da, Frantziako eta Eliza Katolikoen heroi nazionala da. Karlos VII.ena konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko gai zela, eta honek bere armada eman zion, bera buruzagi bezala jarririk, eta borroketan ibili zen hainbat aldiz.


Bere heriotza Eliza Katolikoetan tradizio bezala ospatzen dute, maiatzaren 30ean Ruán elizak bizirik sutara bota zuenean.


Paris konkistatzen zegoenean, Karlos VII.enak bere armada eskuetatik kendu eta Borgoñesek kartzelatu egin zuten. Auzitegi askotara eraman zuten, baina urte horretan injustizia zela eta, sorginkeriagatik heriotzera eraman zioten. Bost mende geroago, bere heriotzaren kasua zabaldu eta Aita Benedictino XV.enak inozente bezala jarri zuen bere burua, baina ordurako oso berandu zen.


Juanaren heriotzak, Gilles de Rais, zaldun betroi bat zen eta Juanaren jarraitzaile bat zen, oso triste utzi zuen, eta pixkanaka zoro gelditzen hasi zen. Gutxienez 200 ume bahitu eta biolatxeagatik akusatu zuten 1440ean.

2011/05/27

ROBERT KOCH

Heinrich Hermann Robert Koch, Clausthal, Ipar Saxonian jaio zen, 1843ko abenduaren 11an eta 1910eko maiatzaren 27an hil zen mediku alemaniarra izan zen.


Medikuntza ikasi zuen Göttingen-go Unibertsitatean Hamburgoko ospitalean praktikak eginez, eta beranduago Wollsteineko mediku izendatu zuten. Bertan, interes handia jarri zuen gaixotasun infeksiozoen ikerkuntzan, batez ere, zaurien infekzioetan, behien izurritean eta loaren gaixotasunean.
Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako. Besteak beste: Egiptora, Hegoafrika
ra, Indiara eta Javara.
Antrax edo Karbunko eta Tuberkulosiaren baziloak (mikrobioak) aurketzeagatik egin zen famatu 39 urte zituelarik, eta horregatik, Louis Pasteur medikuarekin batera, mikrobiologia medikuntza modernoaren oinarria eta bakteriologiaren aita zirela esaten da.

Bere ikerketek horren fama handia harturik, 1880. urtean, Berlingo Higiene departamentuko bakteorologia laboratorioko zuzendari izendatu zuten. Mediku lanak alde batera utzi zituenean, burubelarri ekin zion ikerkuntza lanari, kolera eta tuberkulosian indarturik.

Lan horren emaitzek ez zuten fruitua emateko denbora askorik behar izan, eta 1882an gertatu zen bere aurkikuntzarik garrantzitsuena. Tuberkulosiaren baziloa aurkitu zuen, gaur egun “Kochen baziloa” bezala ezagutzen dena.

Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten 1885ean, higiene arloan. Maisu lanetan zebilena, tuberkulosia gaixotasunarentzat produktu bat asmatu zuen, tuberkulina izenekoa.
Honen ostean, gobernu inperialak, gaixotasun infeksiozoen ikerketarako institutu bat ireki zuen barnealdean klinika batekin, Koch zuzendari izendatu zuelarik. Bere maisulanak berriro alde batera utzi eta, beste ikerkuntza famatu batzuk egin zituen, hauen artean, malariari buruzkoa.
Bere obra aipagarrienak: Etiología de la esplenitis eta Etiología de la tuberculosis dira.

"Medikuntzako Nobel saria" erdietsi zuen 1905ean, tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.

Gaur egun, Tuberkulosiaren egun mundiala ospatzen da martxoaren 24ean, izan ere, egun horretan zabaldu zuen aurkikuntzaren berri Robert Kochek.

2011/05/23

BONNIE ETA CLYDE

Bonnie Elizabeth Parker 1910eko urriaren 1ean jaio zen, eta 1934ko maiatzaren 23an hil zen. Clyde Champion Barrow, berriz, 1909ko martxoaren 24an jaio zen eta 1934ko maiatzaren 23an hil zen.


Eskapatzaile ospetsu batzuk izan ziren, lapurrak eta Estatu Batuetako kriminalak. Bonnie eta Clyde iparramerika prentsako atentzio guztia lortzea lortu zuten, eta etsai publiko bezala izan ziren ezagunak, 1931 eta 1935 urteen inguruan.


Gehienbat bankuko lapurketengaitik ezagutzen zire. Clyde Barrow-ek nahiago izan arren denda txikietako lapurketak eta gasolineretakoak.


Gehienek pentsatzen zuten Bonnie zela taldeko liderra, baina berak polemika gaiak aztertzen zituen.


1934 urtarrilean, Clydek bere taldea berriztea pentsatu zuen. Horregaitik egun pare batez, presoen irteera espiatzen pasatu zuten Clydek eta Bonniek, Raymond Hamilton liberatzeko. Bikote horren bazkide bat bait zen. Azkenean bost preso askatu zituzten eta horretariko bat Hamilton izan zen.


Ihes egiteari ekin arren, 1934ko maiatzaren 23an Bienville Parish (Luisianako) errepide batean hil zituzten, Texaseko lau polizik.






Nicolas Copernnico

Nikolas Koperniko Torun (gaur egungo Polonian) jaio zen 1473ko otsailaren 19an eta 1543ko maiatzaren 24 ean hil zen. Astronomia modernoaren aita izan zen. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa eta bere ''De revolutionibus orbium coelestium'' liburua Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko datua da. Oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea iraultza garbia suposatu baitzuen.

Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kanonigo katoliko, gobernadore, administratzaile, líder militar, diplomatiko eta ekonomista izan zela esan dezakegu. Astronomia izan zen bere afizioa eta egin zuen aurrerakuntzagatik Copernicus izena eman zitzaion binokularren laguntzaz ikus daitekeen Mare Insularumen dagoen ilargiko krater bati.

Heliozentrismoa mendebaldeko zientziaaren teoria garrantzitsuenetako bat da.

Krakovian eta Italian ikasi zuen. Nikolasek hamar urte zituelarik, bere aita hil zen eta osaba, Lukas Watzenrode, izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra. 1491n Krakoviara joan zen Wojciech Brudzewski matematikariaren ardurapean egoteko eta, beranduago, Italian egin zituen medikuntza eta zuzenbideko ikasketak, Domenico da Novararen asistente bezala lan egiten zuen bitartean.

1500. urtean, kargua utzi eta Italiara joan zen; Erroman astronomian doktoratu eta gai buruzko hitzaldiak eman zituen; gero, Paduan medikuntza ikasi zuen, eta zuzenbide kanonikoa Ferraran 1503an.

Nik ein doten efemeridie da Nicolas Copernico 1543ko maiatzaren 24ena hil zala.



CRISTOBAL BALENTZIAGA EIZAGIRRE

Cristobal Balentziaga Eizagirre, nazioartean Balentziaga, Getarian, Gipuzkoan jaio zen 1895eko urtarrilaren 21ean eta 1972ko martxoaren 23 an hil zen Valentzian. Mundu zabalean ezaguna izan zen jostuna eta moda diseinatzailea izanda baita Balenciaga moda- etxearen sortzailea.

Getarian jaio zen, familia umil eta katoliko batean. Aita arrantzalea zen eta ama jostuna.

Txikitatik jostun ogibidean aritzea izan zen bere ametsa, eta orduak erabiltzen zituen zirriborroak marrazten eta jostorratza eskuan.

13 urterekin, bezero eta erregina garrantzitsu bat bere bezero izan zen Fabiola, Belgikako erregina.

1914an denda bat ireki zuen Donostian,Elisa eta gero Madril eta Bartzelonara zabaldu zuen.

Espainiako Errege Familiak eta aristrokraziarrak oso gogoko zituen bere diseinuak, baina Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, bere dendak itxi behar zituen eta Parisera joan zen bizitzera. 1937ko abuztuan lantegia ireki zuen George V.a etorbidean.

2 urte geroago, sorbalda erorien lerro berriztetzailea aurkeztu zuen, gerri pitzaduna eta aldaka borobilak erakusten ziruena. 50.hamarkadan lortu zuen arrakasta gehiena.

Modan eta goi mailako gizartean, erreferentzia izan zen ez diseinuagatik bakkarrik, baita bere karakter isil eta lan metodo zorrotz eta diskretuagatik ere. Azkenengo agerraldia COCO CHANELEN lurperaketan egin zuen,1971ean.

1968an , 50 urtez lan egin ondoren erretiroa artu zuen.

1972 ko martxoaren 24an, Carmen Martinez Bordiuren eta Cadizeko dukearen ezkontzarako soinekoa egin ondoren, hil zen Valentzian.

2011/05/22

Otto Von Guericke


Otto Von Guericke Magdeburgon jaio zen 1606ko azaroaren 20an jaio zen.

Leipzig eta Jena unibertsitateetan ikasi zuen zuzenbidea.Zuzenbidea ikasi zuen arren, matematikan lan egin zuen eta Leyden unibertsitatean ikasi zuen. 1646.Urtetik hogei eta hamar urte egin zituen epaile moduan Magdeburgo herrian.

1654an, atmosferak izan dezakeen indar izugarriaren erakustaldi ikusgarria egin zuen Von Guerickek. 50 zentimetroko diametroa zuten kobrezko bi hemisferio hartu zituen, ongi doitutakoak, eta elkartu egin zituen, esfera huts bat eratzeko. Zortzi zaldiz osatutako bi gurdik ere ezin zituzten bereizi. Horrekin egiaztatu zuen soinua ezin dela hutsean hedatu.

1686ko maiatzaren 20an hil zen.


2011/05/21

Mohandas Karamchand Gandhi (Mahatma Gandhi)


1869ko Urriaren 2an jaiotako abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen. India estatu bezala sortzen lagundu zuen eta horregatik han bapu deitzen diote (aita). Bere bizitza osoan indarkeria ezberdinen aurka egon zen. Askotan kartzelaratu zuten eta horregatik heroitzat hartzen zuten askok. 1942 Londresetik bidalitako Richard Stafford bitartekari nazionalak Mahatma eta bere emazte Kasturba kartzelaratu zituen ez zutelako beste irtenbiderik aurkitu. Han bere emaztea hil zen baina Gandhik ez zuen ezer jan 21 egunetan.

India independizatu zenean poztu egin zen baina oraindik triste Pakistan banatu zitzaielako. Indiaren independentzia lortu eta gero indiako gizarteko maila ezberdinak (esklaboak, ukiezinak eta barbaroak) berdintzen saiatu zen.

1948ko urtarrilaren 30ean Nathuram Godsek deitutako indiar integrista fanatiko batek hil ein zuen New Delhin. Bere azken hitzak "Hey, Rama" izan ziren hau indiar jainko Ramarengatik; Hitz hauek berarentzako eraikitako munumentuan daude idatzita.

2011/05/19

Kristobal Kolon


EFEMERIDEA MAIATZAK 20


Kristobal kolon( latinez Christophorus Columbus, italieraz Cristoforo Colombo eta gaztelaniaz Cristóbal Colón) Gaztelako koroarentzat lanean aritu zen nabigatzaile eta kartografo Genovatarra izan zen. 1492ko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen europarrentzat.



1451an jaio zela esaten da eta, agian, Genovan, baina, Gaztelaren agindupean aritu zen nabigatzailea izan zen. 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen, aldi berean, berak, 1492ko urriaren 12an, Mundu Berria aurkitu zuen, Amerika hain zuzen.



Kristobali, txikitan hasi zitzaion nabigazioan ibiltzeko gogo biziaeta, horregatik, oso gazte aritu zen itsasmutil lanetan. Aita eta bere lagunekin ikasi zuen Matematika eta geografia. Oso gustuko zituen. Pisako Unibertsitateko antzinako biografia liburuek diotenez, gai horiek bereziki landu zituen.



1480an Felipa Muñiz de Perestrellorekin ezkondu zen Portugalen, jatorri nobleko dama zen. Ezkondu eta bi urte geroago, bere lehenengo semea jaio zen: Diego Kolon.




Geografian interes handia zuenez, garai hartan zeuden mapa guztiak irakurri zituen. Indiara heltzeko irrikaz zegoen, bertan, paraje aberastasun handia zegoela uste baitzuen. Bere emaztea hil zenean, Gaztelara etorri zen, bere seme Diegorekin eta 1506ko maiatzaren 20an hil zen.


RICHARD BROOKS

Richard Brooks, (Estatu Batuak, 1912ko maiatzaren 18a- Beverly Hills, Kalifornia, 1992ko martxoaren 11a). Estatu Batuetako zuzendari, produktore, gionista eta idazlea izan zen.

Temple unibertsitatean graduatu eta gero, periodista bezala egin zuen lan. 40ko hamarkadan eman zion hasiera bere karrerari, Hollywooden, pelikuletako gidoiak idatziz. Adibidez ``La blanca salvaje´´.



1950ean, bere lehenengo pelikula zuzendu zuen, ``Crisis´´. Drama bat zen eta Arthur Feedek produkzitu zuen, eta José Ferrek protagonisatu. Bigarren gerra mundialean, Brooks, Aktoreen zuzendaritzan oinarritu zen eta hainbat pelikula egin zituen.´``La semilla de maldad´´ pelikularekin, oscarretara nominatu zuten, gidoirik onenetariko bat egiteagatik.


1958an, ``Los hermanos karamazov´´ kaleratu zuen eta 1960an, ``Elmer Gantry´´. Novela honekin, oscar batirabazi zuen, moldatutako gidoi onenarengatik. Beste pelikula asko ere grabatu zituen, batez ere Burt Lancaster, Shirley Jones eta Jean Simmonsekin.


Bere autorerik gustokoenetariko bat Tennessee Williams izan zen, eta bere bi obra moldatu zituen ``La gata sobre el tejado zinc´´ (1958) eta ``Con los ojos cerrados´´ (1960).

Baina 1970 etik aurrera, bere produkzioa gutxitu egin zen, `` Muerde la bala´´ pelikula western-a eta gero.


GARAZI URIONA 2-C

2011/05/18

Joan Paulo II.a

Joan Paulo II.a, jaiotzez Karol Józef Wojtyła (Wadowice, Polonia, 1920ko maiatzaren 18 - Vatikano Hiria, 2005eko apirilaren 2). Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 1978ko urriaren 16tik bere heriotza egunera arte.
1522az geroztik, Italiako lurralderen batekoa ez zen lehen Aita Santua izan zen.


Biografia


Karol Wojtyła eta Emilia Kaczorowskaren seme bietatik gazteena, bederatzi urte zituela ama hil zitzaion. Bere anaia nagusia, Edmund, medikua, 1932an hil zen eta aita, Poloniako ejertzitoko ofiziala, 1941ean, naziek Polonia menperatuta zeukatela.
Krakoviako unibertsitatean hasi zen filosofia ikasten, baita antzerki eskola batean ere. 1939ko irailean alemaniarrek unibertsitate poloniarrak itxi zituzten, eta bizimodua aurrera ateratzeko meategietan eta kimika lantegi batean lan egin behar izan zuen. Garai hartan antzerki klandestinoa egiten ibili zen, nazien aurka eta abertzaletasun poloniarraren alde. Alemaniarren okupazioaren aurka jardun zuen, besteak beste juduen familiak salbatzeko talde batean parte hartu zuen.
1942an Adam Sapieha Krakoviako artzapezpikuak sortutako seminario klandestinoan hasi zen teologia ikasten. Gerra amaituta, 1946ko azaroaren 1ean apaiztu zen. Erromako Angelicum ikastetxean jarraitu zituen ikasketak eta teologiako doktore titulua lortu zuen. 1948an Poloniara itzuli zen eta ekintza pastorala eta unibertsitateko irakasletza bateratu zituen. Besteak beste, etikako irakasle izan zen Lublineko unibertsitatean.
1958an Pio XII.ak Krakoviako gotzain laguntzaile izendatu zuen. Vatikanoko II. Kontzilioan parte hartu zuen, ateismoa eta erlijio askatasuna bezalako gaietan batez ere. Paulo VI.ak kardinal izendatu zuen 1967an, 47 urte zituela.

2011/05/17

EDWARD JENNER


Edward Jenner 1749ko maiatzaren 17an jaio zen Berkeley-en eta ikertzaile, mediku eta poeta izan zen. Nafarreria saihesteko txertoa asmatu zuen, hau hainbat lekutara hedatu eta arriskutsu bihurtzen joan zen heinean.

Txikitatik gustatu zitzaizkion naturaren aldaketak batez medikuntza arlokoak eta 13 urtekin Sodbury-ko zirujau batekin lanean hasi zen,horrela ikasten joan zen eta pausu garrantzitsuak eman zituen mediku zientzian, 1770ean Londresen dagoen, San Jorgeko ospitalera joatea erabakitzen duelarik

Jadanik helgorria guztiz hedatuta zegoen Europa eta Amerikan, eta hau saihesteko metodoa zaila izan arren, Edward Jennerrek baserri batean bisitan zegoela gazte batek esandako hitzak deigarriak iruditu zitzaizkion.

“Ni ez naiz sekula helgorriak jota egongo txertoa hartuta nagoelako, gazteleraz ““vacunada”, hau da, behiak jezten zituelako. Arrazonamendu hau oinarri harturik, ikerketa sakona egin zuen eta jezte lana betetzen zuten guztiak “helgorri leloa” izan ondoren inmunizatuta zeudelako ondorioa atera zuen.

“Helgorri leloa”, behien errapeetan sortzen den helgorri arina da. Jennerrek behien helgorria (Behien gaixotasuna, gizakiongan ondorio arinak dituena) izan zutenek, helgorriaren aurrean sendotasuna eta erresistentzia erakusten zuten; beraz Sarah Nelmes,bere esne-behiaren helgorria izan zuen langilearen eskuko pustula batetik zornea atera eta 1796eko maiatzaren 14an, James Philipps deritzon gazte bati eta gaixotasuna garatu ez zuenari inokulatu zion. Harrezkero eta esperimentuaren ondoren gazte hura inmunizatuta geratu zen.

Buruko odol jario baten erruz hil zen 1823ko urtarrilaren 26an,73 urte zituela, jaio zen leku berean,hau da,Berkeley-en.

Leire Unamuno 2-C

maiatzak 17ko efemeridea Sandro botticelliren heriotza

Sandro Botticelli
Ustezko autorretratua Errege Magoen Gurketan.
Alessandro di Mariano di Vanni Filipepi, Sandro Botticelli bezala ezaguna. Florentzia jaio zen, 1445eko martxoaren 1 eta bertan hil zen 1510eko maiatzaren 17an. Pizkundeko Quattrocentoan Italiako margolaria izan zen, Florentziako eskolakoa. Nahiz eta Boticelliren ospea XIX. mendearen amaierara arte baino ez zen berreskuratu, gaur egun, "La primavera" (1481-82), "El Nacimiento de Venus", 1484. Besteak beste, margolanei esker bere marraren dohaina goraipatzen da, bere lanak Florentziako artelanen artean ezagunenetakoak izanik.
Bere margolan famatuenetarikoak hauexek dira: “Adoración de los Magos” " Los seis gigantes desnudos en torno al pozo ” .Margolan hauetaz aparte kapila sixtinan ere fresko batzuk margotu zituen Michelangeloren margolanen ondoan. Adibidez: “Castigo de Core”, “Datan y Abiram”.
Beraz efemeridea Sandro Botticelliren heriotza da, gaurko egunean hil zen orain dela 501 urte.

2011/05/16

SAN PETERSBURGO

San Petersburgo Errusiako bigarren hiri garrantzitsuena da, 4.039.751 biztanlerekin hirian, eta 5,85 milioi biztanle metropoli inguruan.

Hainbat alditan aldatu izan du bere izena, Petrogrado 1914 eta 1924 tartean (izena errusieratuz), Leningrado 1924 eta 1991 tartean (Leninen omenez).

Neva ibaiaren deltan dago kokatua, Errusiako portu bakarra da Baltiar itsasora. Horregatik, industria gune handia ere bada.

San Petesburgo izenaren jatorria alemanian datza eta “San Pedro herria” esan nahi du. Pedro Handiak bere santu patronoaren omenez izendatu zuen.

PETRI HANDIAREN HISTORIO LABURRA

Petri Handia Errusiako txarrak ex nihilo sortu zuen 1703 urtean, Neva ibaia itsasoratzen zen toki zingiratsuan. Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku deszentralizatzeko saiakeran. Horrela, Errusiako hiriburu izan zen 1712 eta 1918 urteen bitartean.

1914 urtean, izena alemaniarregia zelakoan, Petrogrado ipini zioten, sustrai eslaviarrekoa. Hiria Iraultza boltxebikearen agertoki nagusia izan zen. Harrezkeroz hiriburua Moskura igaro zen. 1924an Lenin hiltzean Leningrado izena eman zioten, SESBak bertan jaio baitziren.

Leningradok historiako setiorik gogorrenetako pairatu zuen 1941 eta 1944 artean (Leningradeko setioa). Naziek hiria 900 egunez inguratu eta itxi zuten. Bi milioi hildako izan ziren, goseak, bonbardaketak eta franko-tiratzailek erailak.