
Medikuntza ikasi zuen Göttingen-go Unibertsitatean Hamburgoko ospitalean praktikak eginez, eta beranduago Wollsteineko mediku izendatu zuten. Bertan, interes handia jarri zuen gaixotasun infeksiozoen ikerkuntzan, batez ere, zaurien infekzioetan, behien izurritean eta loaren gaixotasunean.
Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako. Besteak beste: Egiptora, Hegoafrikara, Indiara eta Javara.
Antrax edo Karbunko eta Tuberkulosiaren baziloak (mikrobioak) aurketzeagatik egin zen famatu 39 urte zituelarik, eta horregatik, Louis Pasteur medikuarekin batera, mikrobiologia medikuntza modernoaren oinarria eta bakteriologiaren aita zirela esaten da.
Bere ikerketek horren fama handia harturik, 1880. urtean, Berlingo Higiene departamentuko bakteorologia laboratorioko zuzendari izendatu zuten. Mediku lanak alde batera utzi zituenean, burubelarri ekin zion ikerkuntza lanari, kolera eta tuberkulosian indarturik.
Lan horren emaitzek ez zuten fruitua emateko denbora askorik behar izan, eta 1882an gertatu zen bere aurkikuntzarik garrantzitsuena. Tuberkulosiaren baziloa aurkitu zuen, gaur egun “Kochen baziloa” bezala ezagutzen dena.
Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten 1885ean, higiene arloan. Maisu lanetan zebilena, tuberkulosia gaixotasunarentzat produktu bat asmatu zuen, tuberkulina izenekoa.
Honen ostean, gobernu inperialak, gaixotasun infeksiozoen ikerketarako institutu bat ireki zuen barnealdean klinika batekin, Koch zuzendari izendatu zuelarik. Bere maisulanak berriro alde batera utzi eta, beste ikerkuntza famatu batzuk egin zituen, hauen artean, malariari buruzkoa.
Bere obra aipagarrienak: Etiología de la esplenitis eta Etiología de la tuberculosis dira.
"Medikuntzako Nobel saria" erdietsi zuen 1905ean, tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.
Gaur egun, Tuberkulosiaren egun mundiala ospatzen da martxoaren 24ean, izan ere, egun horretan zabaldu zuen aurkikuntzaren berri Robert Kochek.
1 comentario:
Ondo
Publicar un comentario