2011/05/19

Kristobal Kolon


EFEMERIDEA MAIATZAK 20


Kristobal kolon( latinez Christophorus Columbus, italieraz Cristoforo Colombo eta gaztelaniaz Cristóbal Colón) Gaztelako koroarentzat lanean aritu zen nabigatzaile eta kartografo Genovatarra izan zen. 1492ko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen europarrentzat.



1451an jaio zela esaten da eta, agian, Genovan, baina, Gaztelaren agindupean aritu zen nabigatzailea izan zen. 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen, aldi berean, berak, 1492ko urriaren 12an, Mundu Berria aurkitu zuen, Amerika hain zuzen.



Kristobali, txikitan hasi zitzaion nabigazioan ibiltzeko gogo biziaeta, horregatik, oso gazte aritu zen itsasmutil lanetan. Aita eta bere lagunekin ikasi zuen Matematika eta geografia. Oso gustuko zituen. Pisako Unibertsitateko antzinako biografia liburuek diotenez, gai horiek bereziki landu zituen.



1480an Felipa Muñiz de Perestrellorekin ezkondu zen Portugalen, jatorri nobleko dama zen. Ezkondu eta bi urte geroago, bere lehenengo semea jaio zen: Diego Kolon.




Geografian interes handia zuenez, garai hartan zeuden mapa guztiak irakurri zituen. Indiara heltzeko irrikaz zegoen, bertan, paraje aberastasun handia zegoela uste baitzuen. Bere emaztea hil zenean, Gaztelara etorri zen, bere seme Diegorekin eta 1506ko maiatzaren 20an hil zen.