
Maiatzaren 6ko efemeridea:
Eiffel Dorrea bukatu zen.
Eiffel Dorrea Gustave Eiffel ingeniariari frantzesak Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinezko egitura da. 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik.
324m-ko altuera du eta 10.000 bat tonako pisua. Berez, dorreak 350m-ko altuera izan behar zuen, baina bizilagunak beldur ziren harri bakar bat ez zuen eraikin berri hura ez ote zitzaien gainera etorriko, eta azkenean garaiera gutxitu egin behar izan zuten.
200 langilek parte hartu zuten eraikuntzan eta 18.038 burdin atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz.
Garaiko artisten iritziaren kontra eraiki zen, hauek burdinazko munstrotzat hartu baitzuten. Baina gaur egun, dudarik gabe, Frantzia eta Parisko ikur nagusia da. Munduko monumentorik ikustatuena da.
1 comentario:
ondo
Publicar un comentario