2011/05/04

Audrey Herpburn


Audrey Hepburn Oscar saria irabazi zuen aktore oso famatua izan zen. Bruselasen jaio zen 1929ko maiatzaren 4an eta Suitzan 1993ko urtarrilaren 20an hil zen .


Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Londresera joan zen ballet ikastera, eta honek, Broadwayko antzezlanean lehen papera lortzeko balio izan zion. 1951an filmetan agertzen hasi zen etxera dirua eramateko nahian eta sei hilabeteren buruan izar bihurtu zen. Horrek Gregory Peckekin batera Roman Holiday filmean protagonista izatea lortu zuen. Hurrengo urteetan Hollywoodeko izarra bilakaturik, 50 eta 60ko hamarkadetako moda eta estilo ikurra ere bihurtu zen Hepburn.

Hainbat pelikula egin zituen, baina horietatik hauexek dira garrantsitzuenak, Roman Holyday (Oporrak Erroman) , Breakfast at Tiffany's ( Gosaria arribitxiekin) , My fair Lady (Nire andere polita) , Lonely in the night (Bakarrik iluntasunean) , The history of a nun ( Monja baten historia) eta Charade ( Fartsa).

Hepburn bi aldiz ezkondu zen baina biek porrot egin zuten, eta asko sufritu zuen. Bere lehen gizona Mel Fer izan zen eta seme bat eduki zuten, Sean. Bigarren ezkontza Andrea Dottirekin izan zen eta mediku italiarrarekin beste seme bat eduki zuen, Luca.

Azkenekoz, 1993ko urtarrilaren 20an Suitzan hil zen, koloneko kantzerrak emanda.