2011/05/04

Cesc Fabregas / 04-05-2011

Francesc Fàbregas i Soler (1987ko maiatzaren 4ean, Arenys de Mar), Cesc Fábregas bezala ezaguna dena, futbolari espainiar bat da, Premier League-ko Arsenalean eta espainiar selekzioan erdilari bezala jokatzen duena.

Bere karrera Bartzelonan hasi zuen eta hamasei urte bakarrik zituenean, Arsenal taldekoek beraien taldera eraman zuten. Arsenal taldeari esker, munduko erdilari onenen artean aurkitzen da Cesc. Espainiar selekzioarekin 2003an hasi zen lanean, Finlandian izandako mundialean.

Gaur egun, Cesc da selekzioarekin 50 partidu baino gehiago jolastu dituen jokalari gazteena.

KAPITAINA

2008ko azaroaren 24ean taldeak William Gallas kapitaina bota zuen eta espainiarrak lortu zuen bere postua.

JOLASTEKO ESTILOA

Erdilariaren jolasetik gehien nabarmentzen direnak, jokalariaren pasea eta sormena dira.