2011/05/05

Kristobal Kolonek gaur egungo Jamaika aurkitzen du.


Kristobal Kolon.


Kristobal Kolon Gaztelako Koroarentzat lanenan aritu zen nabigatzaile eta kartografo genovatarra izan zen. Jatorriari buruzko zalantza asko badago ere, Genovan jaio zela onartu ohi da; hala ere, bere jatorriari buruz, iritzi ezberdinak daude: Kataluniakoa zela, frantsesa eta abar. Ehule batzuen semea zela ere esan zen; badirudi aita Domingo Colombo zela eta ama, berriz, Susana Fontanarrosa.


Asko izan ziren, Kristobal Kolonek eginiko bidaiak. Apunteak eta idatzizko notak egiten jaioa zen eta, honela, berak eginiko hainbat bidaia kontatzen ditu, Egeo itsasotik, Erresuma batuak eta Islandiara arte. Etxetik kanpo egoten zen maiz eta, zegoen leku horietan, pertsona arlote edo eroz jotzen zuten askotan. 1480an Felipa Muñiz de Perestrellorekin ezkondu zen Portugalen;jatorri nobleko dama zen eta Kolon bera ere hala izango zen; ezkondu eta bi urte beranduago, bere lehenengo semea jaio zen:

Diego Kolon.


Kolonek Amerika aurkitu zuen, honek haainbat gauza ekarri zituen Europara, adibidez: rtoa, patata, kakaoa, tabakoa, piperra, kalabaza eta abar. Amerika aurkitu ostean, bi urtera (1494an) geur egungo Jamaika aurkitu zuen, maiatzaren 5ean eta beraz hau izango zen efemeridea.


Triste eta gaixo, egin zuenaren garrantziaz ohartu gabe, 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. 1544an, bere errautsak Santo Domingora eraman zituzten eta, 1769tik aurrera, Habanakokatedralean egon ziren.