2011/05/23

Nicolas Copernnico

Nikolas Koperniko Torun (gaur egungo Polonian) jaio zen 1473ko otsailaren 19an eta 1543ko maiatzaren 24 ean hil zen. Astronomia modernoaren aita izan zen. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa eta bere ''De revolutionibus orbium coelestium'' liburua Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko datua da. Oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea iraultza garbia suposatu baitzuen.

Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kanonigo katoliko, gobernadore, administratzaile, líder militar, diplomatiko eta ekonomista izan zela esan dezakegu. Astronomia izan zen bere afizioa eta egin zuen aurrerakuntzagatik Copernicus izena eman zitzaion binokularren laguntzaz ikus daitekeen Mare Insularumen dagoen ilargiko krater bati.

Heliozentrismoa mendebaldeko zientziaaren teoria garrantzitsuenetako bat da.

Krakovian eta Italian ikasi zuen. Nikolasek hamar urte zituelarik, bere aita hil zen eta osaba, Lukas Watzenrode, izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra. 1491n Krakoviara joan zen Wojciech Brudzewski matematikariaren ardurapean egoteko eta, beranduago, Italian egin zituen medikuntza eta zuzenbideko ikasketak, Domenico da Novararen asistente bezala lan egiten zuen bitartean.

1500. urtean, kargua utzi eta Italiara joan zen; Erroman astronomian doktoratu eta gai buruzko hitzaldiak eman zituen; gero, Paduan medikuntza ikasi zuen, eta zuzenbide kanonikoa Ferraran 1503an.

Nik ein doten efemeridie da Nicolas Copernico 1543ko maiatzaren 24ena hil zala.