San Petersburgo Errusiako bigarren hiri garrantzitsuena da, 4.039.751 biztanlerekin hirian, eta 5,85 milioi biztanle metropoli inguruan.
Hainbat alditan aldatu izan du bere izena, Petrogrado 1914 eta 1924 tartean (izena errusieratuz), Leningrado 1924 eta 1991 tartean (Leninen omenez).
Neva ibaiaren deltan dago kokatua, Errusiako portu bakarra da Baltiar itsasora. Horregatik, industria gune handia ere bada.
San Petesburgo izenaren jatorria alemanian datza eta “San Pedro herria” esan nahi du. Pedro Handiak bere santu patronoaren omenez izendatu zuen.
PETRI HANDIAREN HISTORIO LABURRA
Petri Handia Errusiako txarrak ex nihilo sortu zuen 1703 urtean, Neva ibaia itsasoratzen zen toki zingiratsuan. Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku deszentralizatzeko saiakeran. Horrela, Errusiako hiriburu izan zen 1712 eta 1918 urteen bitartean.
1914 urtean, izena alemaniarregia zelakoan, Petrogrado ipini zioten, sustrai eslaviarrekoa. Hiria Iraultza boltxebikearen agertoki nagusia izan zen. Harrezkeroz hiriburua Moskura igaro zen. 1924an Lenin hiltzean Leningrado izena eman zioten, SESBak bertan jaio baitziren.
Leningradok historiako setiorik gogorrenetako pairatu zuen 1941 eta 1944 artean (Leningradeko setioa). Naziek hiria 900 egunez inguratu eta itxi zuten. Bi milioi hildako izan ziren, goseak, bonbardaketak eta franko-tiratzailek erailak.
1 comentario:
Ortografia birpasatu
Publicar un comentario