
Edward Jenner 1749ko maiatzaren 17an jaio zen Berkeley-en eta ikertzaile, mediku eta poeta izan zen. Nafarreria saihesteko txertoa asmatu zuen, hau hainbat lekutara hedatu eta arriskutsu bihurtzen joan zen heinean.
Txikitatik gustatu zitzaizkion naturaren aldaketak batez medikuntza arlokoak eta 13 urtekin Sodbury-ko zirujau batekin lanean hasi zen,horrela ikasten joan zen eta pausu garrantzitsuak eman zituen mediku zientzian, 1770ean Londresen dagoen, San Jorgeko ospitalera joatea erabakitzen duelarik
Jadanik helgorria guztiz hedatuta zegoen Europa eta Amerikan, eta hau saihesteko metodoa zaila izan arren, Edward Jennerrek baserri batean bisitan zegoela gazte batek esandako hitzak deigarriak iruditu zitzaizkion.
“Ni ez naiz sekula helgorriak jota egongo txertoa hartuta nagoelako, gazteleraz ““vacunada”, hau da, behiak jezten zituelako. Arrazonamendu hau oinarri harturik, ikerketa sakona egin zuen eta jezte lana betetzen zuten guztiak “helgorri leloa” izan ondoren inmunizatuta zeudelako ondorioa atera zuen.
“Helgorri leloa”, behien errapeetan sortzen den helgorri arina da. Jennerrek behien helgorria (Behien gaixotasuna, gizakiongan ondorio arinak dituena) izan zutenek, helgorriaren aurrean sendotasuna eta erresistentzia erakusten zuten; beraz Sarah Nelmes,bere esne-behiaren helgorria izan zuen langilearen eskuko pustula batetik zornea atera eta 1796eko maiatzaren 14an, James Philipps deritzon gazte bati eta gaixotasuna garatu ez zuenari inokulatu zion. Harrezkero eta esperimentuaren ondoren gazte hura inmunizatuta geratu zen.
Buruko odol jario baten erruz hil zen 1823ko urtarrilaren 26an,73 urte zituela, jaio zen leku berean,hau da,Berkeley-en.
Leire Unamuno 2-C
1 comentario:
ondo
Publicar un comentario