2011/05/15

LOLA FLORES

María Dolores Flores Ruiz, Lola Flores, Jerez de la Frontera Espainian, 1923ko urtarrilaren 21ean Alcobendas Madrilen jaio zen eta 1995eko maiatzaren 16an hil zen.


Kopla abeslari, dantzari eta aktore espainiarra izan zen. La Faraona ezizenaz ezagutzen zuten.
Antonio González El Pescaílla gitarra-jolearekin ezkonduta egon zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Lolita Flores (Dolores González Flores), Antonio Flores (Antonio González Flores) eta Rosario Flores (Rosario González Flores) abeslariak. Carmen Flores abeslariaren ahizpa izan zen, Quique Sánchez Flores futbolari ohia eta entrenatzailearen izeba eta Elena Furiase (Lolitaren alaba) eta Alba Flores (Antonioren alaba).
1995eko maiatzaren 16an hil zen bere El Lerele egoitzan. 72 urte zituen, 1972an diagnostikatu zioten bularreko minbiziak hil zuenean. Bere hil-kapera gaur egungo Teatro Fernán Gomez antzokian, Madrilen, jarri zuten. Hilkutxa ireki batean eta mantila zuri batekin jantzita, Madrilgo La Almudena hilerrira eraman zuten bertan hilobiratua izateko. Jende andana itzela izan zuen lagun eta hiletak zuzenean telebistaz eman zituzten
Ama hil eta, handik 15 egunera (1995eko maiatzaren 31n), bere semea Antonio Flores hilik aurkitu zuten bere El Lereleko etxean. Ustez, heriotzaren arrazoia narkotikoen gaindosia izan zen. Amarekin batera lurperatu zuten.
aktoreen amona.

2 comentarios:

Gara dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Gara dijo...

Datuak dantzan. Birpasatu